Idazleak - Jon Sarasua Maritxalar - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Jon Sarasua Maritxalar

Aretxabaleta, 1966.

Kazetaritzan lizentziatua EHU-n, Leioako Informazio Zientzien Faluktatean. Euskarazko kazetaritza hizkerari buruzko tesia burutu zuen, 1996. urtean. Bi begiratu euskarazko kazetari hizkerari.

Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateko irakaslea da, hain zuzen ere, pentsamentuaren historia irakasle eta honez gain Lanki ikerketa institutuan zuzendari lanetan dihardu.

Halaber, Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordeko kidea da.

Bertsolaritzaren alorrean, hemeretzi urte eman zituen bertsotan. Bertsozale Elkarteko zuzendaritzako kidea izan da.

Artikulugintza ere jorratu izan du, hala nola, Argia, Jakin, Euskaldunon Egunkaria eta Bertsolari-n.

Kalelatu dituen lanak aipatzerakoan: Zozoak beleari (Alberdania, 1997),Txepetxekin solasean: biziaren hizkuntzaz (Gara, 1997), Fauna txiki bat bertsotan, bertso musikatuak Aitor Sarasuarekin batera Elkarren 1998an kaleratuak, Bat-bateko bertsolaritza (2002), Joxerra Garzia eta Andoni Egañarekin elkarlanean.


 

BIBLIOGRAFIA

1997 Zozoak beleari | Alberdania
1997 Txepetxekin solasean: biziaren hizkuntzaz: | Gara
2001 Bat-bateko bertsolaritza (Joxerra Garzia eta Andoni Egañarekin) | Bertsozale Elkartea
1995 Fauna txiki bat bertso berritan (Aitor anaiarekin) | Elkar

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta