Jon Kortazar Uriarte

Jon Kortazar Uriarte

Mundaka, 1955.

1977an Filologia Erromanikoan lizentziatu zen eta bederatzi urte beranduago Euskal Filologian doktoregoa eskuratu Deustuko Unibertsitatean. 1979-1988 bitartean irakasle lanetan aritu zen Deustuko Unibertsitatean. Euskal literaturako irakaslea da EHUn 1985. urteaz geroztik, eta katedra lortu zuen 1992an.

Literatur iruzkinak argitaratu izan ditu Deia edota El País egunkarietan.

Euskal literaturaren kritikan espezializatu eta gai honi buruzko artikuluak idazteaz gain, euskal klasikoen gaineko liburuak kaleratu ditu: Lauaxeta: azalpenak, Euskal idazleak bizkaieraz eta Mikel Zarateren literaturgintza, besteak beste.

Bidean izan zen, Rosapen eleberria dauka narratiba lanik aipagarriena. Literatura garaikidea, eta bereziki poesia, sistematikoki eta sakonean aztertzen du. Euskaltzain urgazlea da 1983tik.

Ikerketa proiektu ugaritan hartu du parte, hala nola: La poesía vasca 1970-1990, La poesía vasca de la década de los 80, Estudio comparado de la literatura vasca, La poesía vasca de la década de los 70, Historia de la novela vasca, Bases para una historia de las literaturas peninsulares.

Laurogeigarren hamardakaren hastapenetan Euskal Herriko Atlas Etnoliguistikoa liburuaren idazketan kolaboratu zuen; Sukarrieta, Bermeo eta Mundaka kostaldeko herrietan inkestak eginaz.

Bizkaiko Foru Aldundiak ematen duen Lauaxeta saria jaso du 2009ko abenduan.
Atzera