Idazleak - Jon Gerediaga Goitia - Laginak - Azken hitza

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Jon Gerediaga Goitia > Laginak

Poesia

2012 Azken hitza | Pamiela

AZKEN HITZA

 

 

                Aingeru eroriek bezala

itzulerarekin

egiten dut amets

behin eta berriro

itzuli nahi dut

 

baina ez haraindira:

 

bizitza honetan

bizitza honekin

egiten dut amets

behin eta berriro

eta behin eta betiko

amets egiten dut

lur honekin eta zurekin

eta zure sabeleko

fruitu tematiekin

 

hauts izateko ni

lokatz izateko ni

zuretzako ni

 

zeruak inguraturik

eta zerutik kanpo

aingeru eroriek bezala

amets egiteko eta

beti itzultzeko ni

 

zugan irauteko

oi lur bero

lur honexetarako ni

lur beltz honexetarako betiko ni.

 

 

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta