Jon Gerediaga Goitia

Jon Gerediaga Goitia


Antropologia Kulturalean lizentziaduna da. Egun, doktore tesia lantzen ari da, maputxeen inguruan. Irakasle eta ikerlari aritu da hainbat lekutan, hala nola, Deustuko Unibertsitatean, Leidenen edota Txileko Araukanian.

1998 eta 2006 bitartean, Bilboko Antzerkiola Imaginarioan aritu zen, dramagile eta ikerlari gisa, eta honako obretan parte hartu zuen: 8 Olivettis Poéticos, 8 Olivetti Poetiko, Caja XXI Kutxa, La niña que sueña lunas también se mea en la cama, Nekropolis gure azken lur zatia, Mundopolski: Extragedia y Rebelión, Mundopolski: Erreboltaren Ziaboga, YURI SAM: Otoitza (Donostia Saria, 2004), Ritos Gure azken lur zatia, Kaputen kanta eta Au revoir, Triunfadoreak.

Bart kultur aldizkarian eta Holandako Ni Ta Tum poesia kaieran kolaboratu du.

Hainbat liburu argitaratu ditu, orain arteko azkena, Jainkoa harrapatzeko tranpa poema bilduma (Pamiela, 2008). Bilduma honekin Kritika Saria irabazi zuen eta Espainiako Sari Nazionaleko finalista geratu zen.

2012an Zentauro-hankak bere hirugarren poema liburua kaleratu du Pamiela etxearen eskutik.

Atzera