Idazleak - Jon Gerediaga Goitia - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Jon Gerediaga Goitia


Antropologia Kulturalean lizentziaduna da. Egun, doktore tesia lantzen ari da, maputxeen inguruan. Irakasle eta ikerlari aritu da hainbat lekutan, hala nola, Deustuko Unibertsitatean, Leidenen edota Txileko Araukanian.

1998 eta 2006 bitartean, Bilboko Antzerkiola Imaginarioan aritu zen, dramagile eta ikerlari gisa, eta honako obretan parte hartu zuen: 8 Olivettis Poéticos, 8 Olivetti Poetiko, Caja XXI Kutxa, La niña que sueña lunas también se mea en la cama, Nekropolis gure azken lur zatia, Mundopolski: Extragedia y Rebelión, Mundopolski: Erreboltaren Ziaboga, YURI SAM: Otoitza (Donostia Saria, 2004), Ritos Gure azken lur zatia, Kaputen kanta eta Au revoir, Triunfadoreak.

Bart kultur aldizkarian eta Holandako Ni Ta Tum poesia kaieran kolaboratu du.

Hainbat liburu argitaratu ditu, orain arteko azkena, Jainkoa harrapatzeko tranpa poema bilduma (Pamiela, 2008). Bilduma honekin Kritika Saria irabazi zuen eta Espainiako Sari Nazionaleko finalista geratu zen.

2012an Zentauro-hankak bere hirugarren poema liburua kaleratu du Pamiela etxearen eskutik.

BIBLIOGRAFIA

1999 8 Olivettis Poéticos | Beste batzuekin batera, Hiru
2004 Fitola Balba, Karpuki Tui | Pamiela
2007 8 Olivetti poetiko/Mundopolski, erreboltaren ziaboga | Beste batzuekin batera, Artezblai
2007 Yuri Sam. Otoitza/Au revoir triunfadoreak! | Beste batzuekin batera, Artezblai
2008 Jainkoa harrapatzeko tranpa | Pamiela

GEHIAGO IKUSI

LAGINAK

Harria osatzeko |
2012 Azken hitza | Pamiela
2012 Hilkor | Pamiela
2012 Idoiari zentauro batek | Pamiela

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta