Idazleak - Jon Eugi - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Jon Eugi

Genero ezberdinetako liburuak idatzi ditu Jon Eugik (Elgoibar, 1971). Abenturazko nobela batekin atera zen euskal letren plazara, Piraten uhartea-rekin (Erein, 2009). Obra hori 2013ko Yuul hauteskunde literarioetan saritua izan zen ikastoletako ikasleen botoei esker. 2011an Animaliakeriak (Erein) haurrentzako ipuina argitaratu zuen. Animaliak aintzat hartuta fantasiaz jantzitako istorioa da.

2014an beldurrezko istorioak plazaratu zituen Zortzi ipuin gotiko (Elkar) liburuaren bidez. Idazle elgoibartarrak moeta honetako kontakizunak euskaraz irakurtzeko aukera eman zien genero honen zaleei.

BIBLIOGRAFIA

2009 Piraten uhartea | Erein
2011 Animaliakeriak | Erein

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta