Jon Casenave

Jon Casenave

Lehuntze, 1957.

Letretan diplomatua, Euskal Ikasketetan doktore eta Bordeleko Michel de Montaigne Unibertsitatean irakasle, Baionako IKER ikerketa gunean partaide, idazle eta kritikari.

Bi poesia liburu argitaratu zituen bere literatur ibilbidearen hastapenetan: Zutaz amoroski (Hordago-Lur, 1978) eta Itsu-mandoka (Hordago-Lur). 1984an Ordu alferren segida (Elkar), Budaren bizitzaren gaineko liburua. 1997an doktoretza tesia aurkeztu zuen, Jean Etxepareri buruzkoa.

2003an euskaltzain urgazle izendatu zuten. Atzera