Idazleak - Jon Arretxe Perez - Hemeroteka - Eleberria eta abentura, biak baten prezioan

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Jon Arretxe Perez > Hemeroteka

Argia

1996-03-31 Eleberria eta abentura, biak baten prezioan | Jaime Aramendi

Eleberrizale porrokatu horietakoa nauzue. Ederki asko gozatu nuen noski, Durangoko titulu mordoa ikusita. Erosteko orduan baina, boltsikoan zuloa eta, ezin erabakirik ibili nintzen. “Urrezko triangelua” aukeratu nuen bat. Zergatik? Liburu biziak atsegin ditudalako, abenturaz jositakoak. Jon Arretxek banekien ez zidala huts egingo, aurretik irakurria nion “Hakuna matata”, eta ezer argitaratzea gero eta zailagoa bihurtzen ari den honetan, Elkarrek, denbora gutxian, beste bi liburu jarraian kaleratu dizkiola ikusirik, banekien irabazteko guztiak nituela. Eta halaxe izan da.

Hainbatetan errepikatu izan didate liburuak patxadaz irakurtzeko direla, baina ez da nere kasua: neri liburuak irenstea gustatzen zait, eta horixe gertatu zait Arretxenarekin, protagonistaren atzetik korrika batean egin dudala nik ere Tailandiara bidaia. Bi gauza eskertzen dizkiot: hitz bat ere ez du alferrik galtzen, eta badaki erritmoa in crescendo eramaten, azkenean. zasta!, irakurlea txundituta uzteko. Halaxe utzi nau, protagonistaren porrota edo Ertzainak taldeak zioen modura “destinu petrala!” ikusita. Hainbat plazer (drogak, sexua, oporrak) gozatu ondoren, eta ezkontzaren frakasoa berdintzear zegoela sumatzen nuenean… Urrezko Triangeluak irentsiko du. Ona.

Kartzelako pasarteak (barkatu haria azaltzeagatik) ere gustura irakurri dizkiot, liburuaren bigarren haria eta hirugarrena osatzen dutenak. Hala ere, autoreak osatu duen traingeluaren hiru erpinetan azkena iruditu zait ahulena, beste biekin erabat tajutzen ez delako, edo. Guztiarekin, bigarrenez bere maila erakutsi dit Arretxek, eta hurrengo liburua ere irakurri gape ez dut utziko.
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta