Idazleak - Jon Arretxe Perez - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Jon Arretxe Perez

Basauri, 1963.

Jatorriz bizkaitarra bada ere, Gasteizen bizi izan da 15 urtetan, eta 2004tik hona Nafarroan bizi da, Arbizun.
Heziketa fisikoan lizentziatu zen eta Euskal Filologian doktorea da. Musika arloari dagokionez, Pianoko ikasketak Bilboko Kontserbatorioan egin zituen, eta Kantukoak Gasteizko eta Bilboko kontserbatorioetan.
Euskara irakaslea izan zen hamar urtez Deustuko Unibertsitateko Euskal Irakaslegoan eta Heziketa Fisikoa irakatsi zuen hiu urtez EHUn, Gasteizko Irakasle-Eskolan. Lan hari utzi eta azken urteotan idaztetik bizi da. Osagarri gisa bere bidaia nahiz liburuei buruzko hitzaldiak ematen ditu eta opera kantatzen du. Bilboko eta Iruñeko opera koruetan kantatzen du, eta bakarlari gisa ere aritzen da.
1991n argitaratu zuen lehen liburua, Hakuna matata. Geroago, Basauriko euskararen gaineko ikerkuntza kaleratu zuen. Eleberri beltza, bidaia-literatura eta umorea jorratu izan ditu batez ere, 20 liburutik gora ditu argitaratuak eta horietatiko asko beste hizkuntzetara itzuli dituzte (gehienbat gaztelerara).
Azken obra esanguratsuenetako bat 7 kolore liburuaren berrargitalpen berezia da. 2010ean kaleratu zuen Erein argitaletxeak, hitza, musika eta irudia uztartuta: atal bakoitzari koloreak eta marrazkiak erantsi zizkion Cristina Fernández ilustratzaileak eta Francisco Ibañez konpositoreak zazpi kanta sortu zituen piano eta ahotserako, interprete hauek dauzkatelarik: Iñaki Belasko pianojolea, Olatz Saitua sopranoa, Enrique Campos tenorea eta Jon Arretxe baxua.


 

BIBLIOGRAFIA

1992 Basauriko euskararen azterketa linguistikoa | Basauriko udala
1994 Tubabu | Elkar
1995 Urrezko triangelua | Elkar
1995 Hakuna Matata | Elkar
1996 Tuparen seme-alabak | Elkar

GEHIAGO IKUSI

LAGINAK

2000 Zazpi Kolore | Elkar

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta