Idazleak - Jon Ariza de Miguel - Hemeroteka - Bakardadea mintzagai Jon Arizaren lehen eleberria

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Jon Ariza de Miguel > Hemeroteka

Noticias de Gipuzkoa

2016-05-19 Bakardadea mintzagai Jon Arizaren lehen eleberria | M.E.

Bakardadea mintzagai, Jon Ariza idazlearen lehen eleberrian

Egile bilbotarrak ‘Ohe hotzak’ kaleratu du Elkar argitaletxearekin eta bertan protagonistaren erreakzioei jartzen die arreta “Liburu berezia, ezberdina”. Honelaxe deskribatu zuen Xabier Mendiguren editoreak Jon Ariza De Miguel idazle bilbotarraren lehen liburua. Ohe hotzak (Elkar) “perla bat” da editorearen ustetan. Harremana izandako eta gero hoztutako lagun bati bigarren aukera ematea erabakitzen duen pertsona baten istorioa kontatu du egileak, baina hasiera eta bukaera dituen kontakizun bat baino, “protagonistaren bizitzako zati bat” kontatzen du eleberriak. “Bakardadearen inguruan mintzatu naiz, eta horren aurrean dauden aukera ezberdinez”, azaldu zuen Arizak. “Eleberrian ez da bereziki ezer gertatzen, protagonistak nola errekzionatzen duen da garrantzitsua”, gaineratu zuen bilbotarrak, gogoetek ere indarra dutela adieraziz. “Patxada handiz idatzitako liburua da eta pentsakor nagoenean dut idazteko joera”, gehitu zuen idazleak. Gainera, mamia bere oroitzapenetan dagoela esan zuen, ondoren pasarteak asmatu baditu ere.

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta