Jon Ariza de Miguel

Jon Ariza de Miguel

Portugalete, 1979.

Portugaleten jaioa baina hasieratik Bilbon hazi eta hezia. Sendi erdalduneko ikastolakumea, Ingenieritza Industrialeko ikasketak burutu zituen Bilbon eta Ingalaterran, eta ogibide honi eskaini dizkio urte asko, eta beste asko etortzeko.

Alemanian ere bizi izandakoa urte t’erdiz lanak behartuta, gero doktoretza ikasketak egin zituen hiru urtez Odessan (Ukrainia); egonaldi honen probetxutzat har daiteke bere eleberria Ohe hotzak (2016).

Ordurarteko ekoizte-isiltasun urte guzti hauek irakurtzen eman ditu, jatorriko hizkuntzei lehentasuna ematen saiatzen irakurketak irakurtzean; honek bultzatu du hizkuntzak ikastera: ingelesa, frantsesa, doitxera, errusiera.

Egun eta oraingoz, Herbeheretan bizi da.

Atzera