Idazleak - Jon Alonso Fourcade - Hemeroteka - Eleberria eta artea

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Jon Alonso Fourcade > Hemeroteka

El Correo

1999-01-06 Eleberria eta artea | Javier Rojo

Jon Alonsoren liburu honen hitzaurrean eleberriz mozorrotutako saiakera baten aurrean gaudela egiten zaigu ohar. Ez dakit hainbesterainokoa den, baina abisua ondo dator irakurle despistaturen bat liburu hau eskuartean hartu eta harrituta gera ez dadin. Izan ere, eleberriak eduki beharko lituzkeen osagai guztiak dauzka liburu honek: pertsonaiak eta ekintzak, leku eta denboraren erabilera, fikziozko kondakizuna. Eleberria den aldetik, intrigazkotzat ere har liteke testu hau: arte-lanen lapur bat kontratatzen dute pertsonaia misteriotsu batzuek ikerketa berezia egin dezan. Egia esan, intrigazko hari honek batzutan, batez ere abiapuntutzat erabiltzen den fikzioan, oso ahula ematen du… Baina liburua intriga hau baino askoz gehiago izanik, honelako kontuek ez dute hainbesteko garrantzirik. Zeren intrigazko eleberri honek Toulouse-Lautrec pintoreari eta arteari buruzko hainbat informazio eta hausnarketa eskaintzeko parada ematen baitu. Gauzak honela, irakurlea honelako gaietan barneratu eta, konturatu gabe, arteari buruzko munduan sartuko du idazleak, saiakeraren atala eleberria bezain intrigazko bihurturik. Gure artean ez da oso maiz honelako libururik ikusten eta hau behintzat, guztiz gomendagarria iruditzen zait.

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta