Idazleak - Jon Alonso Fourcade - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Jon Alonso Fourcade

Iruñea,1958.

Biologian lizentziatua da. Zortzi urte zituela ikasi zuen euskara, bere gurasoen erabakiz, Pedro Diez de Ulzurrun apaizaren irakatsiei esker. AEK-ko irakasle modura lan eskarmentua izateaz gainera, Iruñako udal ikastola batean irakatsi du eta Nafarroako Legebiltzarrean eta Gobernuan aritu izan da itzultzaile lanetan. 1995ko Mikel Zarate saiakera saria eskuratu zuen liburuan, Idiaren eraman handia, sorkuntza lanaz jarduten zuen. Honez gainera, 1998. urtean Joseba Jaka Literatur Beka eskuratu zuen Toulouse-Lautrec XX. Mende hasierako pintore frantziarraren gaineko saiakera-eleberriari esker.Juanjo Olasagarreren El Africa de Mandela gaztelerara itzuli du eta Jose Saramago Nobel sari portugaldarraren Lisboako setioaren historia euskaratu.

Asisko Urmenetarekin batera, gazte euskaldunak xede zituen lokuzio liburua argitaratu zuen; Mantxut titulupean, umorez beteriko lokuzioak asmatu zituzten. 2001. urtean Juan Zelaia saiakera laburren saria lortu zuen, Agur Darwin (eta beste arkeologia batzuk) entseguarekin.

Hainbat komunikabidetan kolaboratzaile lanetan aritu da: Argia,Egunkaria,Berria,Nabarra...). Ipuingintza lantegiak ere ematen ditu herriz herri (Hernani, Ondarroa, Elzondo, Berriozar, Iruñea, Arrasate, Lezo...).

Euskadi Irratiako Sormenari leiho literatur programa ere kudeatu izan du bi urtetan. Eta itzultaile bezala Jose Saramago eta Julio Cortazarren lan bana itzuli ditu.
 

BIBLIOGRAFIA

1995 Idiaren eraman handia | Euskaltzaindia-BBK
1995 Katebegi galdua | Susa
1998 Camembert helburu | Susa-EEF
2001 Euskal karma | Susa
2001 Agur Darwin (eta beste arkeologia batzuk) | Pamiela

GEHIAGO IKUSI

LAGINAK

2001 Euskal Karma | Susa

GEHIAGO IKUSI

HEMEROTEKA

Zein bezain plurala? |
1995-07-23 Literaturaz gogoetan | Argia
1996-02-24 Apustu gogorra | Euskaldunon egunkaria
1996-03-10 Jarraipena eskatzen duen opera prima | Argia
1999-01-06 Eleberria eta artea | El Correo

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta