Jon Abril Olaetxea

Jon Abril Olaetxea

ABRIL OLAETXEA, JON

Bera, 1975

Kazetaria eta kulturgilea da.

2019an Elhuyar Fundazioko koordinatzaile nagusi izendatu zuten. Nafarroako eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketetako epaile lanetan jardun da 1995etik 2019ra arte.

2002an Mariano Izeta elizondoarraren biografia argitaratu zuen Bidegileak sailean (Eusko Jaurlaritza)

2003an Helloak Txinan liburua argitaratu zuen Txalaparta argitaletxearekin, Asiako herrialdera egindako bidaiaren kronika. 

2011n Bilbo Hiria ipuin lehiaketako akzesita eskuratu zuen, eta Hondarribiko Bordari lehiaketan bigarren saria.

2016. urtean zerbitzari-lanera erbesteraturiko emakumeen lekukotasun eta omenaldi den Neskatoak izeneko dokumentala zuzendu zuen.

2021ean Tene Mujika beka eskuratu zuen "Ezkutatutako eskuak. Emakume langileak gerra ondoko Euskal Herrian" liburua idazteko. 

Hainbat ipuin-lehiaketatan epaile-lanetan aritu da.

Atzera