Idazleak - Jon Abril Olaetxea - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Jon Abril Olaetxea

Bera, 1975.

Kazetaritzan lizentziatua (EHU) eta Euskal Ikasketetan (EHU-Eusko Ikaskuntza) zein Giza-Kultur Dinamizazioan (Sevillako Unibertsitatea) aditua da.

Euskaldunon Egunkarian hasi zuen kazetari ibilbidea, eta ondotik, hainbat hedabidetan aritu da: Aizu, Bertsolari, Xorroxin irratia, Nabarra, Argia, Euskadi irratia, EKB, Ttipi-Ttapa, Berria....

Berako kultur dinamizatzaile bezala aritu da lanean. Eta gaur egun, Berako zinegotzia da.

Bertsolaritza da bere zaletasunik handienetarikoa. Bertsozale Elkarteko hainbat taldetako kidea da eta bertso epailea ere bai.

Labiaga ikastolaren 25. urteurreneko liburua apaildu zuen, Bidegileak sailean Mariano Izetaren biografia idatzi zuen eta Helloak Txinan liburua argitaratu du, herrialde hartara egindako bidaiaren kronika.

Horrezaz gain hainbat erreportaia, elkarrizketa eta bertzelako kazetari lanak argitaratu ditu euskarazko hainbat hedabidetan.

BIBLIOGRAFIA

2001 Labiaga ikastolaren 25. urteurrena | Labiaga ikastola
2003 Bidegileak: Mariano Izeta | Eusko Jaurlaritza
2003 Helloak Txinan | Txalaparta

GEHIAGO IKUSI

LAGINAK

Begiak |

GEHIAGO IKUSI

HEMEROTEKA

Zortzi lerro 625etan |
a a | Aizu!

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta