Jokin De Pedro Perez-Salado

Jokin De Pedro Perez-Salado

Bilbon jaioa, 1955ean. Euskal Filologia Lizentziaturako ikasketak egin eta harrezkero beti irakaskuntzan jarduna, lehenik Bilbon eta gero Getxoko Aixerrota Bigarren Hezkuntzako Ikastetxean. Euskal Hizkuntza eta Literaturako testuliburugintzan zenbait urtez jardun du; baita material didaktiko askotarikoa atontzen ere: Gramatika Praktikoa, Testuak aztertzen, Ahozko poesia...

Fikzioaren munduan Lau animalia ipuin kontari ipuin sortatxoarekin abiaturik, hurrengo emaitzak polizi eleberriaren (Irurac bat, Etsai gordea, Elurpean) eta izuzko istorioen bidetik (Izu-izua) joan dira. Geroago, Joana eleberri laburra (Ramiro Pinilla saria 2019an) eta Gazteluondo eleberri historikoa eman ditu. Antzerki arloan, berriz, hauek ditu taularatuak eta argitara emanak: Plasentzia 1577, Anton Garaiko kortsarioaren historia eta Butroe zelangoa dan orok dakie.

Atzera