Idazleak - Jokin De Pedro Perez-Salado - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Jokin De Pedro Perez-Salado

Bilbon jaioa, 1955ean. Euskal Filologia Lizentziaturako ikasketak egin eta harrezkero beti irakaskuntzan jarduna, lehenik Bilbon eta gero Getxoko Aixerrota Bigarren Hezkuntzako Ikastetxean. Euskal Hizkuntza eta Literaturako testuliburugintzan zenbait urtez jardun du; baita material didaktiko askotarikoa atontzen ere: Gramatika Praktikoa, Testuak aztertzen, Ahozko poesia...

Fikzioaren munduan Lau animalia ipuin kontari ipuin sortatxoarekin abiaturik, hurrengo emaitzak polizi eleberriaren (Irurac bat, Etsai gordea, Elurpean) eta izuzko istorioen bidetik (Izu-izua) joan dira. 

BIBLIOGRAFIA

1992 Lau animalia ipuin kontari | Erein
2008 Irurac bat | Elkarlanean
2012 Izu-izua | Elkarlanean
2013 Etsai gordea | Elkarlanean
2016 Elurpean | Elkar

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta