Idazleak - John Andueza Altuna - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

John Andueza Altuna

John Andueza Altuna. Burns, Oregon, Estatu Batuak.

Kazetaritzan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean. Bi aldiz irabazi du “Rikardo Arregi” kazetaritza saria.

1993tik ETBko hamaika saiotan aritu da zuzendari, aurkezle, gidoilari, edota aktore gisan: “Hor dago koska”, “Elkanotarrak”, “Goenkale”, “Hasiberriak”, “Trikitraka Trikitron”.. e.a.

Zinemagintzan, lau laburmetrai zuzendu ditu: “Laugarren Galeriatik”, “Bernar”, “Aita Guria”, eta “Bilintx”. Eta bi luzemetrai ere zuzendu ditu: “Fatimetu”, eta “Simplemente”.

Idazle gisan, “Donostia Hiria Ipuin Lehiaketa” eta Bilboko “Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa” irabazi ditu.

2012an bere lehenengo nobela publikatu zuen Elkar argitaletxearekin: “Larunbatean Bukowskyn”. Bereziki gazteei zuzendutako liburua da, Donostiako institutu batean gertatutako peripezien kronika martxosoa. Duela gutxi nobelaren lehen edizio agortu ondoren, Elkarrek bigarren edizio kaleratu berri du.

BIBLIOGRAFIA

2012 Larunbatean Bukowskyn | Elkar
2013 Kankaleko misterioa | Elkar
2014 Prime Time | Elkar
2016 Lepoan hartu | Elkar

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta