Joanes Urkixo Beitia

Joanes Urkixo Beitia

Bilbo, 1955.

Galdakaon hazi zen. Euskal Filologian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean.

Jaiotzez erdalduna, 20 urtez hasi zen euskara ikasten. Gaztaroan, mota askotako lanak egin zituen: bulegari, leiho-garbitzaile, egunkari-banatzaile, gaztelaniaz eta euskarazko irakasle edo filme itzultzaile. Gaur egun, zinema eta telebistako gidoilari moduan lan egiten du.

1978-80 urteetan Bernardo Atxaga, Joxemari Iturralde eta Joseba Sarrionandiaren Pott bandarekin kolaboratu zuen.

1983 urtean Ttu-ttua literatur aldizkaria sortu zuen Laura Mintegirekin batera.

Hainbat egunkari eta aldizkaritan kolaboratu du: besteak beste Euskadi Sioux, Anaitasuna, Pott, Argia, Susa, Egunkaria edo Zehar.
 

Atzera