Joanes Urkixo Beitia

Joanes Urkixo Beitia Atzera

2018
Ekaitza urrun
Erein
2005
Nerabeak eta beste munstro batzuk
Aizkorri
2003
Argitxo eta Olentzero
Ikastolen Federakundea
2003
Argitxo iratxoa
Ikastolen Federakundea
2003
Argitxo Sanjuanetan
Ikastolen Federakundea
2003
Argitxo Santageda egunean
Ikastolen Federakundea
2003
Gerlari Zuria
Egunabarreko euri arinak Branen zentzumen lausotuak argitu zituen. Erostaka, hotzez dardarka, artzanorak urez betetako erreten batean topatu zuen bere burua. Ondoan, uretan ia erabat murgilduta, Birgha ezpata zegoen.

Bezperan jazotako guztiaren irudiak gogora etorri zitzaizkion: nola bere nagusia lurrean etzanda zegoen, eta haren ondoan gizon hura besoa moztekotan, eta nola berak, gizonaren inguruan aureola gorria ikusirik, alarmatuta, instintoz erreakzionatu zuen.

Instinto berak eraginda, zutik jarri eta gorputz zurrundutik nagiak atera zituen. Segidan ezpata hortzetan hartu eta abian jarri zen. Burutazio bakarra zeraman gogoan: Fionn bere nagusiaren bila jarraitzea. Eta jadanik gertu zegoela nabaritu zuen.

Bien bitartean, harrizko hondartzan, jendea txalupetako baten inguruan bilduta zegoen. Hartan untziratu baino lehen, Fionnek anaia bilatu eta harengana hurbildu zen.

-Oisin, zera. benetan sentitzen dut. Agur, anaia.

Oisinek gorrotoz beteriko begirada bat itzuli zion.

-Anaia? Nik ez daukat anaiarik! Baneukan bat, baina aita kendu zidan. Orain bata zein bestea joan egin dira!

Tupustean, bizkarra erakutsi eta alde egin zuen.

Arbuio honegatik penak hartuta, Fionn txalupara abiatu zen eta, untziratu ondoren, ezkutuaren ondoan eseri zen hondartzari bizkarrra emanez. Maelek pausu egin zuen ur ertzera, ezbaian geratu, hortzartean zerbait marmarkatu eta azkenean txalupara igo zen. Bere buruaz inoiz bezain seguru zegoela zirudien, eta Fionnen begietan galdera ikustean, esan zion:

-Zainduko zintudala agindu nion zure aitari, eta huts egin nuen. Oraingo amaiera arte lagunduko zaitut.

-Ezin duzu baina. Oisin zaindu behar duzu.

Zure anaiaren ondoan ez dago niretzako lekurik -erantzun zuen Maelek jende aldra seinalatuz.

Oisin Golen alboan zegoen, eta honen besoa haren sorbaldetan jarrita zegoen, adierazpen babesgarri batean. Fionnek min ziztada bat sentitu zuen bihotzean, baina berandu zen ezer egiteko. Hortaz, buelta eman eta, lehengo jarrera berdinean eserita, gogoetak itsaso ilunean murgildu zituen.

Gerlari batzuk beste txalupa batean itsasoratu ziren eta arraunketari ekin zioten Fionn eta Maelena atoian eramanez. Atertuta zegoen eta hodeiek kolore iluna galtzen ari ziren.

Handik ehun bat metrora, labarren artean, Branek ezpata askatu eta itsasoko haizea usnatu zuen, Fionnen arrastoa gero eta sendoago eta hurbilago nabarituz. Bustita, zopa eginda zegoen, abailduragatik nekez eusten zion bere buruari, eta hala ere zaunka egin zuen poztasunez bere lasterkatern amaiera gertu zeukala ikusirik. Ezpata ia lehor zegoen, berriro hortzetan hartu eta labarren ertzetik jarraitu zuenean.

Hondartzan, Luthek txanoa burutik kendu zuen eta Golen begi bistan ikara egin eta esku bat lokira eraman zuen.

-Zer duzu? -galdetu zion buruzagiak. Baina druidak entzungor egin eta begirada galduta antzean jarraitu zuen.

Labarrean, Bran kieto gelditu zen eta belarriak tentetu zituen. Hantxe zegoen! Nagusia txalupa hartan zihoan, eta berak heldu egin ahal zion. Zirt edo zart egin gabe, artzanor kementsua uretara jauzi eta igeri hasi zen, ezpataren pisuaz burua azalean eramateko gorriak ikusten zituela.

Luth bere senera itzuli zen, eta Goli begiratu zion, nahasmenean.

-Energiazko eraso bat etorri zait. Une batez, ezpatarena zela iruditu zait.

-Sentitu duzu, ala ez duzu sentitu? -galdetu zuen Golek hortzartean, mantutik heltzen ziolarik-. Non dago?

-Ez dakit. Okertu egingo nintzen.

Golek, zapuztuta, ostikada egin zuen lurrean. Ez zegoen Birgharen nondik norakoa jakiteko modurik. Taran suntsitua izango ote zen? Ala txakur madarikatu hark nola edo hala salbatu zuen? Bakar-bakarrik ezpatak eta Fionnek galerazi ahal izango zuten bera munduko jabe eta agintaria bihurtzea. Baina oraingoz ez zuen ez bata ez bestea trabatik kendu, irlandar gerlari gehienak suntsitu bazituen ere.

Harez gero, Fionnen txalupa bere zertan abandonatuta zegoen itsaso zabalean, eta beste txalupa lehorrerako bidea hartuta zihoan. Fionnek bere baitan bilduta jarraitzen zuen, Maelek urruntzen ari zirenei duda-mudatan begiratzen zion bitartean. Fionn heriotzara laguntzeko erabakiaz damutzen hasita zegoen.

Beldurrak asaldatuta, besoa altxatu zuela bere bila itzul zitezen deitzeko asmoz, txipli-txapla batek bere arreta erakarri zuen, negar-zotin batez lagundua. Jakinguraz, txaluparen brankatik agertu zuen burua eta hara non Branen burua aurkitu, hondoratzeko zorian baina ezpata askatu gabe.

-Bran! Hala Dagda eta Mewen! Baina zer daramazu hor?

Aurreko hanketatik eutsi eta uretatik atera zuen. Ezpata begietatik hain gertu ikustean, txakurra kolpez askatu eta atzera pausu egin zuen. Txalupak zabuka egin zuen iraultzeko zorian, eta ordura arte ez zen Fionn bere senera itzuli, Bran gaixoa bere oinetan kexuka, azkenetan zegoela ikusteko.

-Bran. bizirik irten zara, beraz -esan zion amoltsuki, laztandu eta ezpata ahotik kentzen zion bitartean-. Ez du, ordea, luze joko. Laster egarriz edo gosez hilko gara, eta segidan ekaitzek itsas hondoraino igorriko gaituzte.

Eten egin zuen, gogoeta are ilunago batek jo balu bezala. Ezpata zorroan gorde eta jarraitu zuen:

-Hiltzeko modu guztietatik, ura da txarrena. Inoiz ez naiz aitarekin Azpimunduan batuko. -Berriro laztandu zuen Bran-: Itotzen direnak Lurrean barrena eternitate osoan ibiltzera kondenatuta daude.

Maelek hasperen egin eta alde guztietara begiratu zuen ikaratuta. Orduan bera ere eseri eta mantuaz begietaraino estali zen, hauxe totelkatuz:

-Hala-lako isto-orioak ez dira gozo-zoak, Fion Ma-Mac Cumhail. Txakur gaixo-xoa izutuko du-duzu eta.

Fionnek irribarre triste bat eskaini zion, bestelako egoera batean barre algara alaia egingo zuen bazuen ere. Gero, biak isildu ziren eta pentsamenduak igerian joan zitzaizkien.

Haize hotz indarrera ari zuen eta txalupa kostaldetik urrun zeraman, hemendik begi bistatik galdu arte. Gerlariak erretiratzen hasi ziren, Tara eta heriotz ia ezinbestekoaren bila. Hodei beltz sarrietan ekaitza zekarren.

Txalupako hiru lagunak, astiro-astiro, sortasun sakon batean hondoratuta geratu ziren.

Orduak pasa ziren euriak iratzarri zituenera arte. Haize bortitzak aurpegien kontra jaurtikitzen zien ura, eta itsasoko azala zakartzen zuen. Iluntzerako tarte luzea falta bazen ere, ilunpe itxia zegoen bistatik metro gutxitara.

Mael txanoaz tapatu eta kapa bustian bildu zen, hotzikaraka. Txalupako beste bazterrean, Fionnek Bran ferekatu zuen adia galdurik, bere gogoetetan sartuta, eta ileak aurpegira itsasten zizkion euriari kasu egin gabe.

Minutuak aurrera joan ziren eta haizearen ulua beste hotsik ez zen entzuten. Olatuek, gero eta handiagoak, untzi txikia nora edo hara astintzen zuten, bere baitan jraraziz, haien orientabide zentzua guztiz ezabatu arte.


Tximistargi batek zerumuga argitu zuenean Mael zutik jarri zen jauzi batean, txalupa modu arriskutsuan kulunkatu zelarik.

-Tximistargiak! Tximistargiak jausten ari dira! Gure txalupa itsaso zabal osoan dagoen egur zati bakarra da. eta egurrak tximistargiak erakartzen ditu!

-Erakarriko ahal ditu laster -erantzun zuen Fionnek ezpainak estutuz-. Hala bada, urak barik suak hilko gaitu, eta aitarekin Azpimunduan batzeko aukera izango dut.

2002
El guerrer Blanc
Elkarlanean/Argitaletxe batuak
2002
El guerrero blanco
Elkarlanean/Argitaletxe batuak
2002
Gerlari zuria
Elkarlanean / Argitaletxe batuak
2002
O Guerreiro Branco
Elkarlanean/Argitaletxe batuak
2001
Bilbao lerrorik lerro
Bilboko udala (beste egileekin)
2000
Bilbao ipuin biltegia
Bilboko udala (beste egileekin)
2000
Lur izeneko oihana
Zubia-Alfaguara
1998
Thule
Elkarlanean
1998
Zeruak erori zirenekoa
Ibaizabal
1996
Bihotz Ausarta
Zubia-Alfaguara
1992
Shangai Tom Espazioko Zaindaria
Elkar
1991
Lurra Deika
Erein
1990
Berbak Legezko Aiztoak
Susa
1986
Patxi eta txoriaren bahiketa
Erein
1985
Lore Kontu-Kontu Lore
(beste egileekin) Ondarroako Kultur Etxea
1985
Patxi Trumoik letrak ikasi nahi ditu
Erein
1985
Richard II
Antzerti
1984
Elur Gainean
Erein
1982
Cuentos Incombustibles II
(beste egileekin) Bilboko Liburusaltzaileen Elkartea
1982
Eta beharbada ispilu beltz bat
Bizkaiko Kutxa
12/2016
Autobusa bera gabe abiatu zen egunekoa
Harriet Ediciones, S.L.
12/1985
"Patxi trumoi" k letral ikasi nahi ditu
Erein Argitaletxea, S.A.
11/1990
Berbak legazko aiztoak
Susa
10/2003
El guerreru blancu
Llibros del Pexe, S.L.
07/2016
SOS Lusitania, Edizio Osoa
Harriet Ediciones, S.L.
06/2015
Zuhaitz neska ; El misterio del jardín botánico
Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia
06/1998
Zeruak jausi ziranekoa
Editorial Ibaizabal
05/2000
Lurra izeeneko oihana
Zubia Editoriala, S.L.
04/2017
Inozoen errua
Harriet Ediciones, S.L.
03/2017
Wounded
Harriet Ediciones, S.L.
02/2011
Alarde de San Marcial en Irún
Banaka Media
02/2011
Irungo Alardea
Banaka Media
01/2017
Hegoak astinduz
Harriet Ediciones, S.L.
Argitxo eta Olentzero, Haur hezkuntza eta Lehen Hezkuntza, 1 zikloa
Gipuzkoako Ikastolen Elkartea
Argitxo iratxoa, Haur hezkuntza eta Lehen Hezkuntza, 1 zikloa
Gipuzkoako Ikastolen Elkartea
Argitxo San Joanetan, Haur hezkuntza eta Lehen Hezkuntza, 1 zikloa
Gipuzkoako Ikastolen Elkartea
Argitxo Santa Ageda egunean, Haur hezkuntza eta Lehen Hezkuntza, 1 zikloa
Gipuzkoako Ikastolen Elkartea
Cuentos animalantes
Acsiar S.L.U.
Ipuinak animalezeo
Acsiar S.L.U.