Idazleak - Joanes Urkixo Beitia - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Joanes Urkixo Beitia

Bilbo, 1955.

Galdakaon hazi zen. Euskal Filologian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean.

Jaiotzez erdalduna, 20 urtez hasi zen euskara ikasten. Gaztaroan, mota askotako lanak egin zituen: bulegari, leiho-garbitzaile, egunkari-banatzaile, gaztelaniaz eta euskarazko irakasle edo filme itzultzaile. Gaur egun, zinema eta telebistako gidoilari moduan lan egiten du.

1978-80 urteetan Bernardo Atxaga, Joxemari Iturralde eta Joseba Sarrionandiaren Pott bandarekin kolaboratu zuen.

1983 urtean Ttu-ttua literatur aldizkaria sortu zuen Laura Mintegirekin batera.

Hainbat egunkari eta aldizkaritan kolaboratu du: besteak beste Euskadi Sioux, Anaitasuna, Pott, Argia, Susa, Egunkaria edo Zehar.
 

BIBLIOGRAFIA

1982 Eta beharbada ispilu beltz bat | Bizkaiko Kutxa
1982 Cuentos Incombustibles II | (beste egileekin) Bilboko Liburusaltzaileen Elkartea
1984 Elur Gainean | Erein
1985 Lore Kontu-Kontu Lore | (beste egileekin) Ondarroako Kultur Etxea
1985 Patxi Trumoik letrak ikasi nahi ditu | Erein

GEHIAGO IKUSI

LAGINAK

2003 Gerlari Zuria | Argitaletxe Batuak

GEHIAGO IKUSI

AUTOREA SAREAN

Weba ikusi

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta