Idazleak - Joan Mari Irigoien Aranberri - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Joan Mari Irigoien Aranberri

Altza, 1948.

Ingeniaritzako ikasketak egin zituen baina ez da lanbide horretan sekula jardun. Ikastoletan irakasle lanetan aritua, baita ETBrentzako hamaika eta hamaika pelikula itzultzen eta egokitzen. Gaztaroan Venenuelara joan zen; aurretik Sanse taldeko futbolaria izan zen. Venezuelatik itzuli ondoren Egin egunkarian aritu zen zuzentzaile gisa. Gaur egun literaturari emana da bete-betean.

Bere gaztaroan Hego Amerikara egin zituen bidaiak zirela eta Sábato, Garcia Marquez, Benedetti edo Vargas Llosaren literaturarekin egin zuen topo. Baina bere obran Juan Rulfo, Pedro Páramo eleberriaren egilea, izan da eraginik handiena izan duena.

Hutsatik esperantzara poema liburuak Irun Hiria saria eman zion 1975. urtean. Arestiren osteko poesia existentzial-errealistan kokatu izan du bere poemagintza Koldo Izagirrek. Ipuingintza eta haur-gazte literatura ere jorratu izan dituen arren, nobelagintza izan da bere sorkuntza lanaren altxorrik preziatuena.

Nobela egilearen kezka existentzialak adierazten ditu bere eleberrietan eta aldi berean euskal gizartearen eta historiaren erretratuak islatzen. Oilarraren promesa izan zuen lehena 1976an, Kritikaren Saria lortu zuelarik. Nobela honetan, Azpil izeneko herri mitiko baten sorkuntza kontatzen du, 1830.garren urtetik; frankismoaren aurkako alegatutzat jo du Marijose Olaziregi literatur kritikariak. Gero etorri ziren bere eleberri luze eta landuenak: Poliedroaren hostoak, Udazkenaren balkoitik... (ikus. bibliografia atalean).

2005eko Zilarrezko Euskadi saria jaso zuen bere Komunista.com nobelak, gazteei zuzendutako eleberriak.


 

BIBLIOGRAFIA

1975 Hutsatik ezperantzara | CAP
1976 Oilarraren promesa | Gero
1979 Lope Agirre | Lur
1986 Bakarneren gaztelua | Erein
1987 Udazkenaren balkoitik | Erein

GEHIAGO IKUSI

LAGINAK

1989 Poliedroaren hostoak | Erein

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta