Idazleak - Jean Louis Davant - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Jean Louis Davant

Urrüstoi, 1935.

Pettarreko Urrüstoi Larrabilen (Zuberoa) sortua laborari-artzain familia batean. Aita bertakoa, ama (Iratçabal) Basabürüko Altzai herrikoa.

Ikasketak Urrüstoin, Maulen eta Uztaritzen egin zituen. Laborantzako injeniaritza Frantzia behereko Angers hirian. Aljerian soldadu egon zen 27 hilabetez. Geroztik agoronomia erakaslea izan da Hazparneko Laborantza Eskolan. 1961ean ezkondua, emazte baxe-nabartarra, bi alaba ditu, Maddi eta Xantiana.

1975tik idazle militantea, Gazte, Herria, Enbata, Euskaldunak, Egia, Branka, Zehatz, Zabal, Herriz-Herri... aldizkarietan. Gaiak: laborantza, ekonomia, sozialkundea, politika, historia, kultura. Enbata eta E.H.A.S. mugimenduen sortzaileetatik.

1980an hasi zen literaturan, bereziki poesian, olerkian. Zuberoako euskalkiaren izenean, Euskaltzain oso izendatu zuten 1975ean. Sartzeko mintzaldia 1976eko Abuztuan egin zuen Mauleko udaletxean (herriko-etxean), Abadia eta Xaho zuberotar euskaltzaleez. Erretiratua 1995ko irailetik. 2016an Eusko Ikaskuntzako Manuel Lekuona Saria jasoko du.

BIBLIOGRAFIA

1967 L'economie basque | Cahier NNk 2 du movement Enbata
1970 Histoire de peuple basque | Goiztiri
1977 Histoire de peuple basque | Elkar
1977 Aberri eta klase burruka euskal mugimenduan | Elkar
1980 Makila gorria | Elkar

GEHIAGO IKUSI

HEMEROTEKA

2009-05-23 Zuberoako literaturaren testigantza | Deia

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta