Idazleak - Jean Haritschelhar - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Jean Haritschelhar

 

Baigorri,  (1923-2013)

Tolosako Unibertsitatean eta Sorbonan egin zituen goi mailako ikasketak eta Bordeleko Unibertsitatean gaztelania, euskara eta euskal literaturako irakasle gisa jardun du. 1967an Etchahun eta Otxalde lana idatzi zuen eta 1969an Etxahuni buruzko doktoretza tesia: Le poète Souletin Pierre Topet-Etchahun.

Baigorriko alkatea eta Baionako Euskal Museoaren zuzendaria izan da. Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku-Batzordeko kontseilari izendatu zuten 1982an.

Euskaltzain osoa da 1962az geroztik, 1966an Euskaltzainburuorde eta 1988an euskaltzainburu egin zuten.

Gure Herria, Bulletin du Musée Basque, Revista de Etnografía, Euskera, Bulletin hispanique, Pilotari etaEstudios de Deusto aldizkarietan idatzi du, besteak beste.

Diaz Plajaren Tesoro breve de las letras hispánicas
(Madril, 1972/1973-198),liburuan kolaboratu zuen Antonio Labaienekin batera, etaLangue française (Larousse, Paris, 1975) delakoan,L'enseignement du basque idazlana ondu zuen.

Kolaboratu zuen ereEncyclopédie Larousse-ean (Paris) etaEnciclopedia general ilustrada del País Vasco delakoan (Auñamendi), bai etaLiteratura Terminoen Hiztegian (Euskaltzaindia). 2013an hil zen, 90 urte zituela.

BIBLIOGRAFIA

1963 Martin Larralde Bordachuri, le poète galérien | Gure Herria-ren separata
1969 Le poète souletin Pierre Topet-Etchahun (1786-1862). Contribution á l'étude de la poésie populaire basque du XIXeme siécle | Societé des Amis du Musée Basque
1970 Le poète souletin Pierre Topet-Etchahun (1786-1862). Contribution à l'étude de la poésie populaire basque du XIXème siècle | Ellacuria
1983 Etre basque ( Askoren artean) | Privat
1986 Ser vasco ( askoren artean) | Mensajero

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta