Idazleak - Jabier Muguruza Ugarte - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Jabier Muguruza Ugarte

Irun, 1960.

Akordeoiaren laguntzaz kontzertuak ematen hainbat urtez aritu ondoren, proiektu ezberdinetan parte hartzen hasi zen, bai rock bai kantautore munduan: Zarama, Imanol, Kortatu, Antton Valverde, Xabier Lete, Delirium Tremens...

1990an, Le Mecaniciens taldea sortu zuen. Beranduago, Joxe Ripiau taldean ere parte hartu zuen desagertu zen arte. Kantautore gisa hainbat diska kaleratu ditu, hala nola, "Boza barruan" (Elkar 1994), "Kitarra bat nintzen" (Elkar 1996) "Aise" (Elkar 1997) "Fiordoan" (E. Ozenki 1999), "Hain guapa zaude" (Metak 2001) "Enegarren postala" (Resistencia, 2003) eta "Liverpool-Gernika" (Hirusta Records 2004).

Literaturgintzan, Emak Bakia izeneko litartur kluba sortu zuen beste idazle eta musikariekin batera. Hainbat liburu argitaratu ditu Jabier Muguruzak. Aipatu Klubak Garziarena fanzinea sortuz gain, hainbat liburu kaleratu zituen.

Gerora, hainbat liburu argiratu ditu Ereinen eskutik: Sei lagun, sei sekretu (1994), Gabon Guanito (1995), Sebas leihotik begira, (2001), Zubi misteriotsuan (2001) eta Asteburu bat tren zaharrean (2004),Amapola oporretan (2006), Jon eta zaldiak; eta helduen literaturan beste bi: Bizitza pusketak" (1996) eta Laura kanpoan da (1999).

Azken urteotan, hainbat artikulu idatzi ditu komunikabideetan. Laburbilduz, musika eta idazketa lanak uztartzen ditu.
muguruza

BIBLIOGRAFIA

1994 Sei lagun, sei sekretu | Erein
1995 Gabon Guanito | Erein
1996 Bizitza pusketak | Erein
1999 Laura kanpoan da | Erein
2001 Sebas leihotik begira | Erein

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta