Jabier Kalzakorta Elorza

Jabier Kalzakorta Elorza

Markina, 1961.

Deustuko Unibertsitateko irakaslea da Euskal Filologian. Deustuko Unibertsitatean bertan egin zituen Filosofia eta Letra ikasketak. Euskal Filologian lizentziatu zen.

Labayru Ikastegiko ikertzaile eta irakasle eta Euskaltzaindiko Ahozko Literaturako Batzordeko kide eta euskaltzain urgazle.

Euskal ipuingintzaren gaineko lanak idatzi ditu, halaber, lexikografiaz aritu da beste zenbait artikulutan.

XIX. mendeko Iparraldeko ipuin argitaratu gabeak bildu, aztertu
eta kaleratu zituen Lamia, Sorgin eta Tartaroen Erresuma ezkutua (Labayru, 1997) liburuan.

Atzera