Idazleak - Izaskun Gracia Quintana - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Izaskun Gracia Quintana

(Bilbao, 1977)

Euskal Filologian lizentziatua da eta Masmédula olerki-argitaletxearen editorea eta fundatzailea izan zen. Itzultzaile eta diseinutzaile egiten du lan, eta artikuluak eta literatur-kritika idazten ditu hainbat hedabideetan.

fuegos fatuos (Premios Joven Creación Literaria, 2003), eleak eta beleak (Ernestina de Champourcín XVII. Poesia Saria, 2007), saco de humos (XIX. Villa de Aranda Poesia Saria, 2010), ártica/artikoa (2012), vacuus (2016), despertar lloviendo (2017) eta Ohe hutsetan (2018) olerki-bildumak, «Tanta» ipuina (XXVIII. Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren akzesita, 2011) eta Crónicas del encierro ipuin-bilduma (2016) idatzi ditu.

Bere olerkiak zenbait antologia eta aldizkaritan argitaratuak izan dira eta berak hainbat jaialditan ere hartu du parte –Transgeneración 1.0 (2007), Odyssée du Danube (2007), Cosmopoética (2009), Bilbapopoesia (2010), IV. Pentsamenduaren Poesia (2011), V. Pentsamenduaren Poesia (2013), Touch me! (2014), Zelulabakar II. Poesia Topaketa (2014) eta Bizkaiko Foru Aldundiko Literatura Topaketak (2017)–, eta Anabel Lorca, Zigor Barayazarra, Delphine Salvi eta Leire Urbeltz artista plastikoekin kolaboratu du.

BIBLIOGRAFIA

2007 eleak eta beleak | Arabako Foru Aldundia
2012 artikoa/ártica | Amargord
2018 Ohe hutsetan | Balea Zuria

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta