Idazleak - Ixiar Rozas Elizalde - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Ixiar Rozas Elizalde

Lasarte- Oria, 1972.

Elkar gurutzatu egiten diren tolesduretan aritzen da lanean. Idazlea da, dramaturgoa, bideo-sorkuntzen zuzendaria, ikerlaria eta irakaslea. Arte Ederretan doktorea da (EHU/ UPV), egungo praktika eszenikoak ikertzen dituen tesi batekin. 

Narratiba idazten du, poesia, artikuluak, testu kritikoak eta pieza eszenikoak, hainbat herri eta hizkuntzetan plazaratu diren materialak, besteak beste, Mexiko, Italia, Eslovenia, Erresuma Batua, USA, Portugal eta Errusian.

Periferiak topaketen fundatzaile-kidea eta zuzendari- artistiko- kidea izan da. Italian eta Euskal Herrian (2002-2007) antolatutako topaketa horiek pentsamendu kritikoaren eta jarduera artistikoen arteko topaketak izan ziren. Testuinguru horretan, Begiradak. Miradas y memorias desde el margen. Glances and memories from the fringes (KMK- Periferike 2006), liburuaren editorea da.

Humano caracolizeneko bideo-sorkuntzak zuzentzen ditu, sortzaile garaikideei eskainitako erretratu eta dokumental sorta (2006-2011). Lan hauek Hamaca media & video art (Bartzelona) katalogoak aukeratu ditu.

Sites of imagination nazioarteko proiektuan egin du lan “4 ibilbide eta beste argazki batzuk” (2007) pieza eszeniko eta argitalpenarekin.

Lankidetzan ibili da, besteak beste, honako koreografo, egile eta artistekin: Idoia Zabaleta (Gasteiz), Filipa Francisco (Portugal), Estela Lloves (Vigo/ Berlin), Elena Albert (Bartzelona), German Jauregi (Brusela/ Bilbo), Maria Muñoz eta Pep Ramis (Mal Pelo, Girona), Maite Arroitajauregi (Eibar), Maider Lopez (Donostia), Paco Toledo (Bartzelona/ Chile), José Luis Gallero (Madril), Mireia Sentis (New York/ Madril)

EDIZIO LANAK

Begiradak. Miradas y memorias desde el margen. Glances and memories from the fringes (KMK- Periferike, 2006). Editoreak: Ixiar Rozas eta Dario Malventi. 4 itinerarios y otras fotos. 2008, Moaré danza, L´animal a l´esquena

 

BIBLIOGRAFIA

1998 Bataioa | (Euskaldunon Egunkariako 9808 Narrazioak ipuin bilduman)
2000 Enzefalograma zuria | Txalaparta (Kutixiak ipuin antologian)
2000 Edo zu edo ni | Erein
2001 Yako | Erein
2001 Patio bat bi itsasoen artean | Arabako Foru Aldundia

GEHIAGO IKUSI

LAGINAK

2002 Sartu, korrontea dabil | Erein

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta