Isabel Diaz Lopez

Isabel Diaz Lopez

Laudio, 1966.

Euskal Filologian lizentziatua. Bi liburu ditu argitaratuak eta biak sarituak: Ura badoa maldan behera (1996) 'Ernestina de Champourcin' V. Poesia Sariketa irabazi zuen lan honi esker, eta Ontzi iluna (1999) XXIX. Irun Hiria Literatur Sariaren irabazle.

Honez gain, Compostelan argitaratutako A ponte das palabras, Poesía Vasca 1990-2000. Hitzezko Zubia, euskal poesia 1990-2000 antologian parte hartu du.

Halaber, Zurgai poesia aldizkariak argitaratu ditu bere poemak 2004ko uztaileko alean: Voz de mujer en castellano, catalán, euskera y gallego. Atzera