Idazleak - Iratxe Ormatza Imatz - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Iratxe Ormatza Imatz

Bakio, 1971.

Soziologia-ikasketak Ingalaterran egin zituen. Lehengo, York-eko Unibertsitatean, Soziologia (York, Ingalaterra, 1993), eta gero, Kent-eko Unibertsitatean, (Canterbury, Ingalaterra 1996) Soziologiari eta Gizarte-ikerketari buruzko graduondokoa. Handik etorri,  eta soziologia-arloan egin zuen lan hainbat urtez. Bien bitartean, ikasten jarraitu zuen EHUn: Kultura eta gizartea doktorego-programa, Baloreen filosofia eta gizarte-antropologiako sailean (2000). Soziologiari lotutakoa utzi, eta testuak itzultzeari ekin zion, Itzulpengintza masterra egitearekin batera (2001). Harrezkero, hori da bere jarduna.

2007an argitaratu zuen Hegoak liburua. Hego Ameriketan egindako bidaiaren kronika da, bizkaieraz idatzia.

Ipuinak argitaratu ditu Idatz&Mintz literatura-aldizkarian, eta ipuin bat, Administrazioan Euskaraz aldizkarian.

BIBLIOGRAFIA

2007 Hegoak | Labayru
2008 Gizon txikia | 45. Idatz&Mintz
2008 Beste arnasa batek | 46. Idatz&Mintz
2009 Eustakia | 47. Idatz&Mintz
2009 Ndiaye | 49. Idatz&MIntz

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta