Idazleak - Irati Jimenez Uriarte - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Irati Jimenez Uriarte

 

Bermeo, 1977.

Ikusentzunezko Komunikazioan lizentziatu zen, Informazio Zientzien Fakultatean (EHU), Leioan (Bizkaia).

Irakaskuntz Gaitasunerako Agiria eman zion Euskal Herriko Unibertsitateak.

Erredaktore, erredaktore-laguntzaile, gidoilari eta aurkezle lanetan jardun zuen Hau Komeria/Desde el gallinero arte eszenikoei buruzko saioan, Eskena SA-k Euskal Telebistarentzat egina.

Euskadi Irratian kazetari aritu da urteetan, informazio-zerbitzuetan, gehien bat. Eroski Consumer webgunearen eta papereko aldizkariaren euskara edukien arduraduna da eta Interneterako zein komunikazio aholkulari jarduten du Mondragon Korporazioarentzat. Nabarra aldizkariaren azken zuzendaria izan da.

Igartza Sariaren akzesita lortu zuen Nora ez dakizun hori (Elkar) lanarekin eta Beterriko Liburua Saria ere bai. Aurretiaz, Augustin Zubikarai nobela laburren saria lortu zuen Bat, bi, Manchester (Elkar) eleberriari esker. Lehen lana Txalapartarekin argitaratu zuen: Malcolm X, Duintasunaren Kolorea, afroamerikarren eskubideen aldeko borrokolariaren biografia bat. Azken lanak ere Txalapartarekin egin ditu: Atsekabe zaitut narrazio ilustratua, Telezailak liburuan saiakera laburra eta Orgasmus bildumarako ipuin erotikoa.

BIBLIOGRAFIA

2002 Malcom X: Duintasunaren kolorea | Txalaparta
2006 Bat, bi, Manchester | Elkar
2009 Nora ez dakizun hori | Elkar
2010 Atsekabe zaitut | Txalapartta
2016 Gatza | Txalaparta

GEHIAGO IKUSI

LAGINAK

2010 Atsekabe zaitut | Txalaparta
2010 Zure Bonnie, nire Clyde ( edo beste zerbait) | Txalaparta

GEHIAGO IKUSI

HEMEROTEKA

2006-10-04 Ezinezko harremana | El Correo
2006-10-13 Beiraren izaera | Deia
2006-10-15 Bai, bueno, ez dakit | Berria
2006-11-05 Bat, bi, Manchester | Radio Euskadi
2006-11-11 Ezinezko normaltasuna | Gara

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta