Idazleak - Inozentzio Olea Ariztimuņo - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Inozentzio Olea Ariztimuņo

Goierri, 1921-2010.

Soldaduzka egin eta Legazpiko Patrizio Etxeberrian hasi zan lanean, 1945ean.

1950eko ekainaren 10ean ezkondu, eta Legazpin jarri bizitzen. Semea eta alaba izan zituzten. Herri honetan gustora bizi bada ere, ez dauzka saltzeko bere jaioterria eta Aizkorripeko herriak. Erraz eta sarri aipatzen ditu Zerain, emaztearen jaioterri den Zegama, Segura, Azitiria, Idiazabal, eta abar.

Zeruko Argia eta Goiz-Argi astekarietan, eta Donostiako La voz de España eta Diario Vasco egunkarietan idatzi du, inoiz bertsotan inoiz hitz lauan. Eta horiez gainera, Goierriko lorak (Auspoa 98-99 1970), eta Otemotxeko arnasa (Auspoa 173 1984) bertso liburuak argitara eman ditu. Hitz lauan egindako artikulu asko han eta hemen sakabanaturik dago. Bildu eta argitara emango al dira noizbait.
 

BIBLIOGRAFIA

1970 Goierriko lorak | Auspoa
1984 Otemotxeko arnasa | Auspoa
1997 Bizitza izbide | Auspoa
2003 Ostiraleko kronika I eta II | (bi tomo) Auspoa

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta