Idazleak - Inmaculada Errea Cleix - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Inmaculada Errea Cleix

Iruñea, 1960.

Kazetaritzako ikasketak egin zituen Nafarroako Unibertsitatean (1977-1982).

Kazetari gisa, hainbat komunikabidetan lan egin izan du, Euskal Telebistan, besteak beste: 1983an hasi eta 1994ra bitartean aritu zen albistegietako erredaktore.

Kazetaritza utzi eta itzulpengintzan hasi zen. Urtebete Nafarroako Legebiltzarrean eman eta gero, 1997ko urtarriletik aitzina Iruñeko Udalean ari da itzultzaile eta interpretari.

Idazle bezala, Literatura eta harrikoa saiakera du lehen liburua. Hainbat ipuin ere idatzi ditu, besteak beste, JKR, leizeetako eskualdean izenekoa, Lauburu, Pirinioetako Kontakizunak (EIE, 2006) ipuin-bilduma kolektiboan agertua, eta Nabarra aldizkarian argitara emandako Bidaia.

Aurrekoaz gain, zutabegile aritua da, hala Euskaldunon Egunkarian (1999-2001) nola Berrian (2003-2004). Egun, Euskalerria Irratian eta Argia aldizkarian da kolaboratzaile dihardu.

BIBLIOGRAFIA

2003 Literatura eta harrikoa | Upaingoa bilduma. Pamiela
2006 Lauburu. Pirinioetako kontakizunak (beste egile batzuekin) | EIE

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta