Idazleak - Iņigo Dierez - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Iņigo Dierez

Iñigo Dierez (1993ko Uztailaren 15a, Azkoitia) euskal idazle eta aktorea da.

Txikitatik gustatu izan zaizkio literatura eta zinema, eta bere ikasketak bi mundu horietara bideratu ditu bere bizitzan zehar. 2011an TAE Donostian sartu zen eta hiru urtez egin zituen bere aktore ikasketak. Behin TAE amaituta, bere idazle ibilbidean murgildu zen. Hainbat ikastaro egin ditu goi-mailako idazle eta gidoilariekin: Andres Peña, Susana Lopez… edota Aaron Sorkin zinemagile ospetsua. Azken urteetan mikroantzerkiak idazten ibili da. “La azotea/Zabaltza”-rekin Euskarazko antzezlan onenaren saria irabazi zuen Urretxuko Antzez motz lehiaketan, eta aurten Piso In-compartido estreinatu du Donostiako “La Farandula”-n. Zinema gidoiekin ere ausartu da. Clown izeneko pelikula baten gidoia idatzi zuen, eta “Círculo rojo” argitaletxearen bitartez argitaratu zuen. Une honetan, magisteritza egitekotan dabil, aldi berean bere proiektu berrian lanean ari den bitartean: Galdu genuen guztia, distopia generoko euskarazko nobela.

BIBLIOGRAFIA

2016 Clown | Círculo Rojo
2017 Breves carcajadas | Diversidad literaria
2017 Inspiraciones nocturnas | Diversidad literaria

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta