Idazleak - Inazio Mujika Iraola - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Inazio Mujika Iraola

Donostia, 1963.

Maisu eta Filologia ikasketak egin zituen. Alberdania argitaletxea sortu zuen 1993 urtean, Jorge Jimenez Bechekin batera. 1991-1993 urteen artean, Lur argitaletxeak sortutako hiztegi entziklopedikoaren erredakzio taldeko kide izan zen.

1993. urtean ETBko Berbaguren saioaren gidoilari gisa jardun zuen; geroago Goenkaleko elkarrizketak eta argumentuak idatzi zituen, eta Benta Berriko elkarrizketak asmatu.

Gidoilari lanetan badu eskarmentua: Karramarro uhartea marrazki bizidunen filmaren gidoia idatzi zuen, Joxean Muñozekin eskuz esku. Honez gainera, Jabier Muguruza eta Jabier Busto musikarien lanentzako letrak idatzi ditu.

Literatur sariei dagokienez, Tu quoque ipuinak Ignacio Aldecoa saria eman zion eta 1992. urtean Irun Hiria saria eskuratu zuen, Itoak ur azalera bezala ipuinari esker.

Azukrea belazeetan lanean, Gipuzkoako baserri giroan sustraitutako historiak kontatzen zituen. Liburu honen gainean Jon Kortazar kritikagilearen iritziz (Euskal Literatura XX. Mendean ) Mugikaren pertsonaiak babesik gabe azaltzen dira, eta egileak heldutasuna erakusten du.

1999. urtean kaleratutako Gerezi denbora eleberriaren iruzkina egiten du Aingeru Epaltzak Nabarra egunkarian.

Oscar Wilderen Salome, Sylvain Saulnier-en Marie ttikia eta Javier Aguirre Gandariasen Eguzkiak liburuak itzuli ditu euskarara.

BIBLIOGRAFIA

1987 Azukrea belazeetan | Erein
1991 Linkon | Erein
1991 Tu Quoque | Arabako Foru Aldundia
1993 Itoak ur azalera bezala | Kutxa
1994 Hautsaren kronika | Alberdania

GEHIAGO IKUSI

LAGINAK

1999 Gerezi denbora | Alberdania

GEHIAGO IKUSI

HEMEROTEKA

2009-08-02 Belazea sutan, azukrea lautadetan | Argia

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta