Iñaki Zubeldia Otegui

Iñaki Zubeldia Otegui

Ikaztegieta, 1945.

Magisterio eta Pedagogian Lizentziatua (Hizkuntzaren Pedagogia atalean espezializatua). Hamabost bat urtez ikastola munduan lan egin zuen, hamar irakasle eta bost Ikastoletako Irakasleen Elkarteko sortzaile eta koordinatzaile bezala.

Hainbat ikastaro eta jardunaldi pedagogikotan parte hartu du. Hizkuntza liburu ugariren sortzaile eta egile da, hala nola: Zipriztin eta Hizkuntza, Sirimiri, Txor txor, Euskara eta literatura, Ortografia koadernoak... Elkar eta Ibaizabal argitaletxeetan lan egin du, testu-liburuak prestatzen eta Haur eta Gazte Literaturan kolaboratzen. Gaur egun jubilatuta dago, baina idazle lanetan jarraitzen du.

Testu-liburuez gain, narratiba eta ipuin mundua landu ditu Haur eta Gazte Literaturan.

Kolaborazioei dagokienen, Egan aldizkarian kolaborazio finkoa lantzen du Haur eta Gazte Literaturari buruz, 1999tik gaur arte. Kolaborazio puntualak: Anaitasuna, Jakin, Hegats, Berria, Galtzaundi, Karramarro...

Itzulpengintzan, Haur Literaturako obra batzuk, gazteentzako nobelak eta irakaskuntzarekin zerikusia duen hainbat material teoriko itzuli ditu.

Atzera