Idazleak - Iñaki Odriozola - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Iñaki Odriozola

Elgoibar, 1961.

Magisteritza egin nuen, lehenik, eta gero Filosofia, Alcala-Mecoko unibertsitatean. Azken urteetan filosofiako irakasle naiz Elgoibarko institutuan.

Taupada, eta gero, Ekekei antzeztaldeko partaide izan naiz,
Eta antzerkilari amateurra izan naizen bezala, idazle amateurra izatea ere gustatzen zait. Nire amak esango lukeen bezala, “irabazirik gabeko lanetan maisu”.

Gazte gaztetatik idatzi izan dut, horren lekuko 1982an, Elgoibarko 1.Etxepe saria, poesia arloan, irabazi nuen, 21urte nituela (gazte garai ero haiek!)

Gero, 1994an, Bilbon, Central-Hispanoko “Imagina ezazu euskadi” saria irabazi nuen, poesia arloan. Zerbaitetarako balio izan zuten zelda barruko “Hausnarketa hezeak”.

Idazle eskolan benetan gozatu dut, azken urte hauetan.
Lehen mailan, 2006an, idazle eskolako saria-beka eman zidaten, “hondartza eta Whiskya” antzezlan motzarengatik.

Eta gaur egun ere, ongi pasatzen ari gara, jendaurreko “Ilunabar literarioekin”.

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta