Inaki Mendiguren

Inaki Mendiguren Atzera

2012
Gulliverren bidaiak (Jonathan Swift)
Elkar
2012
Tom Tom Sawyer-en abenturak (Mark Twain)
Alberdania ; Erein ; Igela (Klis-Klas)
2007
Harry Potter eta Odol Nahasiko Printzea (Rowling, J. K.)
Elkar, Salamandra
2005
Kale gorrian (Robert Swindells)
Elkar
2005
Kale gorrian (Robert Swindells)
Elkarlanean
1999
Ilunkerako xuxurlak
Kutxa Fundazioa
1990
Haltzak badu bihotzik
Elkar
1990
Haltzak badu bihotzik
Irailaren lehen egunak ziren. Tabernan geunden koadrila osoa, jendartean bultzaka, zaratotsez inguratuak, ke artean hizketan, ezer esan gabe, atzetik norbaitek, esku batez begiak estali eta besteaz gerritik helduta, bazterrera eraman ninduenean. Itzultzean, mutu geratu nintzen txundituta. Nola espero zintzakedan? Zer egin? Muturreko bat eman ala bakean uzteko erregutu? Hain bat-batean gogoratu nuen iraganaldi guztia ahaztu? Etorkizunera bakarrik begiratu? Ongi eskarmentatua, mesfidantzaz betea, ezin nion esperantzari leiho berririk ireki. Zu, ordea -iniziatibaren jabe-, jokoa eskutik irabazteko egoeran zeunden eta, nik erreakzionatzerako, lapurtua zenidan irribarrea zeure alaitasun eranskorraz. Hizketa inkoherentea hasi genuen. Lagunek ardo-zirkuituari jarraitu zioten. Eta zu berehala joan zinen harira. Bi hilabete luze haietan, aldaketa handia omen zen zuregan gertatu. Sentimenduen ur nahasiak baretu eta gardendu ahala, argiago ikusi omen zenuen zeure izaera beraietan, borroka alferrak baztertu eta sentitzen zenuena onartu eta asumitzea erabakiz. Zentzugabea zela, esan zenidan, elkar hondatzen jarraitzea, barkatzeko zure lehenagoko kontraesan guztiak; ez zela beste maltzurkeria bat eta fidatzeko mesedez; nahi banuen, neurriak hartu eta probak jarri, baina ez ukatzeko aukera berri bat erregutu zenidan behin eta berriz.

-Ezagutu zintudanean -esan zenidan- ilusio handiak egin nituen gure adiskidetasunaz. Baina laster hasi nintzen pentsatzen ez nintzela bakarra izango zure besartean, belarri gehiagok ere entzungo zituztela zure hitz goxoak ... eta ezin nuen bat gehiago izatea jasan, esklusibitatea eskatzen nuen. Horregatik jo nuen neska harengana, zu zigortzeko edo probokatzeko edo ahazteko... Agian, batzuetan gorrotatu egin izan zaitut ezin nuelako neure burua zuregandik askatu, baina ez dut lortu zu indiferentzian ahaztea.

Astiro-astiro mintzatu zinen, hitz bakoitza hausnartuz bezala. Ordubetez-edo hitz egin genuen. Hasierako erreparoak gorabehera, ustekabeko jolas hartan murgiltzea ez zen zaila izan bihotz-eri honentzat; laster ahaztu nituen iraganak oro zure besartean aurkitzeko perspektibaren aurrean. Gau hartan ez zinen berandu arte libre izango, baina ni zain izango nintzaizun, are irrika biziagoz itxarongo nizun, lehortearen ondorengo euri freskoari bezala. Eta denbora galduaren bila abiatu ginen.

Giltzak atariko landare artean utzi nizkizun. Neure baitan kabitu ezinik, zoriontasunez gainezka oheratu nintzen. Gau-mahaiko argia pizturik, ez berehala, baina loak hartu ninduen, jakinik...

Eta noizbait, sarrerako atearen hots urruna; eta laster, nire ondoan ohe barrura irristatzen sumatu zintudan, bihotz-Iapur hori! Esnatu gabe, amets bat bezala, inoiz zimeldu behar ez zuena birloratu asmoz, elkar besarkatu genuen, oroitzapen zaharrak betirako uxatu asmoz. Guztiz esnatu nintzen orduan, beste mundu batera baina.

Larrugorritan, lizun, biluztasunaren lotsa zinen. Gelako lanpara itzalita, kanpotikoaz, argi-itzal goxoa genuen inguruko giro erdi iluna. Laztan, zirri ikarati eta iheskorretara ausartu nintzaizun. Zurrun eta gogor, erruki eta barkazio eske bezala, begiratu zenidan mantso. Sukaldetik whiskyarekin itzultzean, ohe gainean etzanda, aurpegia burkoan sarturik, zotinka aurkitu zintudan. Nire afektu-sentimenduak mugagabe hazi ziren orduan. Maindireaz estali eta munduko samurtasun guztiaz estutu zintudan. Zerk eragiten zizkizun malko haiek? Leize-zulo ezezagunaren aurreko beldurrak ala zorion-susmoak? Nik urtebetez irrikan amesturiko laztanak eta muxuak oparitu zenizkidan.

Zigarro bat piztu genuen eta, ohean eserita, ahotik zerigun keaz hasi ginen jolasten. Bana genituen, baina biok edalontzi beretik edan genuen lotsa galtzearren edo intimitate bila. Irribarre eta algara artean, pixka bat baizik ez zen hondarrean, hartu eta dena aurpegiratu nizunean likorea. Une berean, zuk zirkinik egin aurretik, muxuka irentsi zintudan, gainera isuritakoa xurgatuz.

Neure kontra gogor baina eztiki estutuz, sekretuak, isilpeko kontu politak xuxurlatu nizkizun, ordura arte beti gordeak izan nituenak. Oi, urrutiko ene adiskide mina, memento haien ametsezko zoragarritasuna berbizi ahal izango bagenu gaur!

Gorputza omen amodioaren ibilgailua. Eta bion gorputzak gurutzaturik, gau-itzala genuela lagun, paradisu galduak -bilatzea merezi duten bakarrak- aurkitu genituen elkarrengan. Leun, zure gorputz beltzarana ikaraz, izter guriak eder, amets-bideetan galdu ginen. Ezpain likitsak, esku trebeak, atseginetan jakintsuak. Nik zurekin eta zuk nirekin bat egin eta gorputzak elkarri emanez, bata besteaz jabetu eta haragiaren atsegina dastatu genuen plazer-gurariak ase arte. Mintzatu ere egin ginen, hitz asko ez, baina garrantzizkoak. Eta noizbait loak hartu gintuen biok, egunsentiaren lehen argiak zazpigarren zeruko izarrak itzaltzean.

Urte hark ez zuen uztail-abuztu eguzkitsurik izan niretzat, baina, oi, zer-nolako iraila! Oharkabean izan bazen ere -edo auskalo, izango zen lotura inkontzienteren bat agian-, urtebete lehenago zu eta zure lagun haren zain egondako aintzira-bazterrean elkartzekotan geratu ginen biharamun arratsaldean. Zu, lehenago iritsia, aski urrutitik ikusi zintudan; ahultzen hasia zen eguzki-argiaren kontrara, zure irudia distiratzen zen; zure gorputz gaztearen edertasun betea, zure muskuluen malgutasun eta freskura azpimarratzen zituzten arrats behereko errainuek, eguzki-izpi ahulek. Mugimendu guztiak jarraitzen nizkizun adi-adi, bortizki taupaka bihotza. Une batez, zerbait -masustak?- biltzeari ekin zenion, eta zoritxarrez, urrundu niregandik; distantzian galdua, beste nolabait irabazi nuen, ordea: sasitza ilunaren aurrean, are nabarmenagoa zen zure gorputz biluziaren argitasuna, paregabea goi-fruituak hartzearren hain lirain luzatzen ziren gorputz-adarren xarma.

Neure oin-hotsak bakarrik entzuten nituen zuregana hurbildu ahala. Ordurako etzana zinen belarretan, ortziari begira, izterrak zabalik, benetan kilikagarri; ezpainak erdi irekiak, zerbaiten esperoan bezala. Irakiten nuen odola. Loak hartua zenirudien; baina zein ametsek pizten zuen zure gorputza? Eta zerk zintuen armatzen hala? Plazer-ikara sentitu nuen zure dardoaren beldurrez eta antsiaz.

Emeki-emeki, nondik jakin gabe, neure barnean akorde batzuk entzuten hasi nintzen. Apal hasieran, oso apal, baina garbi. Brahms zen. Gero, eguzkia moteldu ahala, ozenkiago, gero eta biziago, neure burmuinetan lekutu nuen musika hura, eta handik izate osora hedatuz, zeharo inguratu eta bildu ninduen, hura nitaz jabetu eta ni hartan murgildu banintz bezala. Senetik aterata, musika hura dantzatzen nuen airean zorabiaturik. Crescendo hartan, arnasestuka nintzen oharkabean. Pozik galduko nintzatekeen orduan zure leizeetan amildua, pozik zure besartean itoko, pozik zure gainean, atsegina dastatuz, betirako hegaz joan eta haizearekin bat egingo, pozik zure berotasunean urtu eta lurrunduko. Eta bigarrenez, ametsak egia bilakatu ziren.
12/2009
Gipuzkoa bost zentzumenekin = Con los cinco sentidos = Amb els cinc sentits = Cos cinco sentidos
Fundacion Kutxa Ediciones y Publicaciones
12/2003
Hiru istorio
Elkarlanean, S.L.
12/1999
Alegiak
Elkarlanean, S.L.
12/1997
Gauzatxoak
Todolibro Ediciones
12/1997
Mamu istorioak : herrikoiak
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
12/1996
Bidai arriskutsua
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
12/1996
Espazioko lapurrak
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
12/1991
Misteiozko ipuinak 1
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
11/2011
Luis Irizar
Sukal Leku Fundazioa
11/2010
Fernando de Amarica, 1866-1956
Fundacion Kutxa Ediciones y Publicaciones
11/2009
Bidaia arriskutsua
Elkarlanean, S.L.
11/2008
Harry Potter eta herioaren erlikiak
Elkarlanean, S.L.
11/2004
Arotz bat baino gehiago
Consejo Evangélico del País Vasco
11/1997
Nire hiztegitxoa
Todolibro Ediciones
11/1997
Nire lehen-- animaliak
Todolibro Ediciones
11/1993
Bi txango
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
11/1993
Zentzu bakarreko kalearen ipuina
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
11/1988
Espazioaz harantzago
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
11/1988
Jona da zure klabe-izena
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
10/2014
Irudi fantastikoa - La imagen fantástica
Fundacion Kutxa Ediciones y Publicaciones
10/2013
Soledad Silva y Verástegui
Eusko Ikaskuntza - Sociedad de Estudios Vascos
10/2012
Gulliverren bidaiak
Elkarlanean, S.L.
10/2011
Marc Chagall, Sens dessus dessous
Fundacion Kutxa Ediciones y Publicaciones
10/2011
Mariscal, Bizi poza
Fundacion Kutxa Ediciones y Publicaciones
10/2008
Tapas of San Sebastian : over 500 recipes from 150 chefs
Ttarttalo, S.L.
10/2007
Harry Potter eta Odol Nahasiko Printzea
Elkarlanean, S.L.
10/2005
Kale gorrian
Elkarlanean, S.L.
10/2005
Misteriozko ipuinak 2
Elkarlanean, S.L.
10/2003
Banpiroen espresoa
Elkarlanean, S.L.
10/2003
Bermudetako triangelua
Elkarlanean, S.L.
10/2003
Piramideetako sekretua
Elkarlanean, S.L.
10/1998
Bristol-eko hilketa
Elkarlanean, S.L.
10/1998
Lauron seinalea
Elkarlanean, S.L.
10/1997
Izu-istorioak
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
09/2014
Enigmak : Arian B1 : irakurgaiak
Elkarlanean, S.L.
09/2014
Izu-Istorioak : Arian B1 : irakurgaiak
Elkarlanean, S.L.
09/2009
¿Kontatuko didazu ipuin bat?
Susaeta Ediciones
09/1997
Misteiorzko ipuinak 2
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
09/1996
Baserria : gauzak beren lekuan
Todolibro Ediciones
09/1996
Etxea : gauzak beren lekuan
Todolibro Ediciones
09/1989
Itsaspean altxor bila
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
08/2000
Munduko buruargiena
Elkarlanean, S.L.
08/1999
Promesa
Elkarlanean, S.L.
08/1998
Jane Eyre
Elkarlanean, S.L.
08/1998
Kanpotarra
Elkarlanean, S.L.
08/1998
Salomon erregearen meatzeak
Elkarlanean, S.L.
07/2017
Dorian Grayren erretratua
Elkarlanean, S.L.
07/2009
Topic, txotxongilo mundua = Topic, un mundo de títeres
Fundacion Kutxa Ediciones y Publicaciones
07/1999
Aitonaren hamaikakoa
Elkarlanean, S.L.
07/1997
Lauron seinale
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
06/2018
The art of black is beltza
Elkarlanean, S.L.
06/2004
Curriculum vasco: itinerario cultural : desde lo particular a lo universal y desde lo universal a lo particular. Propuesta de los expertos
Ikastolen Konfederazioa
06/1998
Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren kooperatiba arbitraje araudia - Reglamento de arbitraje del Consejo Superior de Cooperativas de Euskadi
Consejo Superior de Cooperativas de Euskadi
06/1994
Sherlock Holmes eta itsas tratatua
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
06/1988
Herensugeen gordelekua
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
05/2011
José Manuel Zubizarreta : Exte berri, Zumarraga
Sukal Leku Fundazioa
05/2001
Printze zoriontsua eta beste ipuin batzuk
Elkarlanean, S.L.
05/2000
Erretzeko dirua
Elkarlanean, S.L.
05/2000
Gazteluko mamua
Elkarlanean, S.L.
05/1997
Drakula
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
05/1997
Hitzen banbu liburua
Todolibro Ediciones
04/2011
Xabi Otero, Oihan hegalean : Argazkia eta diseinua 40 urte = Fotografía y diseño 40 años
Fundacion Kutxa Ediciones y Publicaciones
04/2010
Intangibles in Terra Australis
Fundacion Kutxa Ediciones y Publicaciones
04/1990
Elurretako gizon nardagarría
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
04/1987
Nork hil zuen H. Thrombey?
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
04/1987
Superordenadorea
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
04/1975
Mejore sus relaciones : entrenamiento de la sociabilidad
Mensajero, S.A.
03/2008
Misteriozko ipuinak 1
Elkarlanean, S.L.
03/1997
Dorian Grayrem erretratua
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
03/1993
Ehiztaria
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
03/1993
Gulliver Liliputen
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
03/1992
Nikobobino
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
02/2012
Phocus : bilduma baten argazkia = objetivo de una colección
Fundacion Kutxa Ediciones y Publicaciones
02/2010
Manduko animaliak
Susaeta Ediciones
02/2009
Ciria-Zugasti
Fundacion Kutxa Ediciones y Publicaciones
02/2009
Izpi soa : Santa Maria : Katedrala = La mirada de luz : catedral = Regard de lumière : cathedrave = Insightful gazing : cathedral
Txoria Errekan, S. L.
02/2009
Izpi soa : Santa Maria Katedrala = La mirada de la luz : Catedral de Santa María = Regarde de lumière : cathédrale de Santa Maria = Insightful gazing : Santa Maria cathedral
Fundación Catedral Santa María
02/2008
Altxor uhartea
Elkarlanean, S.L.
02/2008
Botilako deabrua
Elkarlanean, S.L.
02/2003
Aitaren bila
Elkarlanean, S.L.
02/2002
Cantervilleko mamua
Elkarlanean, S.L.
02/1998
Banburen eranskailuak
Todolibro Ediciones
02/1998
Erantsi eta ikasi lanbideak
Todolibro Ediciones
02/1997
Rue Morgueko hilketak
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
01/2011
San Sebastián : esparru sakratu eta profanori buruz = de lo sagrado y lo profano
Fundacion Kutxa Ediciones y Publicaciones
01/2001
Harry Potter eta sorgin-harria
Elkarlanean, S.L.
01/1998
Animalia txiki eta handiak
Todolibro Ediciones
01/1998
Eranskailuekin ikasi bilduma
Todolibro Ediciones
01/1996
Madame Doubtfire
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
01/1991
Banpiruen espresoa
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
Adrian Moleren egunkari ezkutua
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
Adrian Moleren egunkari ezkutua (andina 13 3/4)
Elkarlanean, S.L.
Arabiako gau-ipuinak
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
Arrasate irudiak
Arrasate Argitan Kultur Elkartea
Arreba izutu operazioa
Desclée De Brouwer
Basatasunaren deia
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
Bristoleko hilketa
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
Enigmak
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
Gabon kanta bat
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
Harry Potter eta Azkabango presoa
Elkarlanean, S.L.
Harry Potter eta sekretuen ganbera
Elkarlanean, S.L.
Harry Potter eta suaren kopa
Elkarlanean, S.L.
Hego itsasoetako hiru istorio
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
Heriotzaren erregina
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
Historiaren azterketa
Klasikoak, S.A.
Hitz egingo balute
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
Hondamendirako errepidea
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
Ilunerako xuxurlak
Fundacion Kutxa Ediciones y Publicaciones
Izugarrizko apostuak
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
Izugarrizko apustuak
Elkarlanean, S.L.
Jo eta ihes
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
Joko bikoitza
Elkarlanean, S.L.
Kontrabandista
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
Lasterketa amaigabea
Elkarlanean, S.L.
Loro bat erretorearentzat
Elkarlanean, S.L.
Maite zaitut
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
Mamu istorioak
Elkarlanean, S.L.
Motorrarentzako dirua
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
Mutil arteko neska
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
Pedro Viteri y Arana
Ayuntamiento de Mondragón / Arrasateko Udala
Singleton kapitaina
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
Tom Sawyer-en abenturak
Elkarlanean, S.L.
Tunel luzea
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.