Inaki Irazabalbeitia

Inaki Irazabalbeitia

Donostia, 1957.

Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Kimika-Zientzien Fakultatean lizentziatura lortu zuen 1980ko uztailean eta doktoradutza 1986ko abenduan.

1987-1991 urte bitartean, Udako Euskal Unibertsitateko Zuzendaria izan zen.

Elhuyar aldizkariaren arduradun eta hizkuntz zuzentzaile eta Elhuyar Zientzia eta teknika aldizkariaren zuzendari bezala aritu zen. Elhuyar Hiztegi Entziklopedikoaren koordinatzaile eta Euskara-gaztelania/Castellano-vasco Elhuyar Hiztegiaren erredaktore.

Elhuyar Kultur Elkarteren kudeatzailea izan da. Honen aurretik, 1994-2000 bitartean, elkarte bereko lehendakaria izan zen.

Hainbat elkarteko kide ere bada, hala nola, The planetary society, National geographical society, EIZIE, etabar.

400 artikulutik gora idatzi ditu, gehienak zientzia-gaiei buruzkoak komunikabide hauetan: Elhuyar, Elhuyar. Zientzia eta Teknika, Egin, Gara, Deia, La Voz de Euskadi, Ereiten, Euskaldunon Egunkaria, El Correo, Argia, Aizu, Jakin, Arrasate Press, Euskonews, Habe eta Uztaro. Azken biak, esaterako, Tartarorako Bidean Elhuyar Zientzia eta Teknika, 2004ko abenduan eta Espazioan Bolinara Elhuyar Zientzia eta Teknika, 2005eko martxoan argitaratu zituen.

Euskaltzain urgazle eta exonomastika batzordeko kide da.

Bi "blog" edo bitakora dauzka sarean: Izarren Hautsa: zientzia eta beste eta Nire Seiko Urrea.

 

Atzera