Idazleak - Inaki Irazabalbeitia - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Inaki Irazabalbeitia

Donostia, 1957.

Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Kimika-Zientzien Fakultatean lizentziatura lortu zuen 1980ko uztailean eta doktoradutza 1986ko abenduan.

1987-1991 urte bitartean, Udako Euskal Unibertsitateko Zuzendaria izan zen.

Elhuyar aldizkariaren arduradun eta hizkuntz zuzentzaile eta Elhuyar Zientzia eta teknika aldizkariaren zuzendari bezala aritu zen. Elhuyar Hiztegi Entziklopedikoaren koordinatzaile eta Euskara-gaztelania/Castellano-vasco Elhuyar Hiztegiaren erredaktore.

Elhuyar Kultur Elkarteren kudeatzailea izan da. Honen aurretik, 1994-2000 bitartean, elkarte bereko lehendakaria izan zen.

Hainbat elkarteko kide ere bada, hala nola, The planetary society, National geographical society, EIZIE, etabar.

400 artikulutik gora idatzi ditu, gehienak zientzia-gaiei buruzkoak komunikabide hauetan: Elhuyar, Elhuyar. Zientzia eta Teknika, Egin, Gara, Deia, La Voz de Euskadi, Ereiten, Euskaldunon Egunkaria, El Correo, Argia, Aizu, Jakin, Arrasate Press, Euskonews, Habe eta Uztaro. Azken biak, esaterako, Tartarorako Bidean Elhuyar Zientzia eta Teknika, 2004ko abenduan eta Espazioan Bolinara Elhuyar Zientzia eta Teknika, 2005eko martxoan argitaratu zituen.

Euskaltzain urgazle eta exonomastika batzordeko kide da.

Bi "blog" edo bitakora dauzka sarean: Izarren Hautsa: zientzia eta beste eta Nire Seiko Urrea.

 

BIBLIOGRAFIA

1980 Kimika organikoa; konposatu organikoen erreakzioak eta egitura | itzulpena UEU
1983 Erresonantzia magnetiko nuklearra; oinarrizko teoria eta ariketak | UEU
1984 Murgil gaitezen kimikan BBB-2 | Elkar
1985 Fisika eta kimikazko ariketak 1; disoluzioen propietateak | Elkar
1986 Materiaren muinean | Elkar

GEHIAGO IKUSI

LAGINAK

1999 Ipuin desleialak | Gero-Mensajero

GEHIAGO IKUSI

AUTOREA SAREAN

Bloga ikusi

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta