Inaki Irasizabal Izagirre
Durango, 1969.
Oinarrizko hezkuntza bukatzean, lanbide heziketa hasi zuen eta, bukatu gabe, Unibertsitatean Soziologia eta Kazetaritza hasi zituen. Ikasketok ez zituen bukatu eta, gaur egun, pintura-kate batean lan egiten du.
2005ean argitaratu zuen bere lehen eleberria, Mendaroko txokolatea. Nobela beltzaren generoan koka daitekeen argitalpen honetan auzune marjinalak aipatzen eta kritikatzen ditu: orain 20 urteko Otxarkoagoa (Bilbo) auzunearen egoera eskasa hain zuzen ere. Nobelan psikopata eskizofreniko bat agertzen da, delituak, famili-harremanak...