Iñaki Friera Urbistondo

Iñaki Friera Urbistondo

Barakaldo, 1962.

Euskal Filologian lizentziatua da. Itzultzaile-interprete bezala egiten du lan. Haur eta gazte literatura landu du batez ere. Hala ere, baditu dibulgazio-arloko lanak eta helduei zuzendutakoak.

Frantsesetik honako hau itzuli du euskarara: L'entraineteur de football (Christian Bourrel eta Mauricio Senorena); Debako Euskara eta Kirol Zerbitzuek argitaratu zuten.

Planeta argitaletxeak plazaratutako Jakintza Arloka entziklopedian kirolari buruzko liburukia ere itzuli zuen, beste itzultzaile batzuekin batera, eta baita, Gabriel Astobiza Graciaren Autoprotección en el agua liburua ere.

Gai sozialen inguruan idaztea du maite, Zureak egin du liburua lekuko.

 

Atzera