Idazleak - Iñaki Egaña Sevilla - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Iñaki Egaña Sevilla

Donostia, 1958.

Historialaria da, eta bateko zein besteko artxiboak arakatuz, historia ofizialak ahantzirik zituen jendeak eta lanak berreskuratu ditu azken urteotan. Agirre lehendakariaren egunerokoa edota Espainiako Gerra Zibilak Euskal Herrian utzitako hildako eta erbesteratu guztien izenak dira horren lekuko. Halaber, Mario Salegi abertzale handiaren biografia eta Euskal Herriko hiztegi historiko-politikoa ere argitaratu ditu.

Hasiera batean historia liburuetara lerratu baldin bazen ere, Gallarta (Ttarttalo) eleberria plazaratu zuen 2002. urtean. Ondoren etorri ziren 1936. Aquella soledad, 1936ko Gerra haurrei kontatua eta Quién es quién en la historia del país de los vascos, Txalaparta argitaletxearen eskutik.

BIBLIOGRAFIA

1998 1936 Gerra Zibila Euskal Herrian | Aralar
2002 Euskal Herriko Historia | Txalaparta
2004 1936ko Gerra haurrei kontatua | Txalaparta
2005 Quién es quién en la historia del país de los vascos | Txalaparta

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta