Inaki Egana Sevilla

Inaki Egana Sevilla

Donostia, 1958.

Historialaria da, eta bateko zein besteko artxiboak arakatuz, historia ofizialak ahantzirik zituen jendeak eta lanak berreskuratu ditu azken urteotan. Agirre lehendakariaren egunerokoa edota Espainiako Gerra Zibilak Euskal Herrian utzitako hildako eta erbesteratu guztien izenak dira horren lekuko. Halaber, Mario Salegi abertzale handiaren biografia eta Euskal Herriko hiztegi historiko-politikoa ere argitaratu ditu.

Hasiera batean historia liburuetara lerratu baldin bazen ere, Gallarta (Ttarttalo) eleberria plazaratu zuen 2002. urtean. Ondoren etorri ziren 1936. Aquella soledad, 1936ko Gerra haurrei kontatua eta Quién es quién en la historia del país de los vascos, Txalaparta argitaletxearen eskutik.

Atzera