Idazleak - Iñaki Azkune Mendia - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Iñaki Azkune Mendia

Zestoa, 1945.

Industri-Peritutza ikasi zuen eta Hernaniko enpresa baten jardun hiru urtez, ikasketak amaitu eta gero. Ondoren, eta Andoainen enpresa beretzat lan egin ostean, irakasle izan zen Donostiako Santo Tomas Lizeoan. 80. hamarkadatik geroztik Elhuyarren dihardu.

Euskal Herriko zezenketaren gaineko ikerketa idatzi du, Zezenak Euskal Herrian (UEU, 1989) izenburupean. Bere idazle ibilbidearen hastapenetan narrazio historikoak idatzi zituen, hala nola, Eneko Aritza (Gero, 1975), Amaia (Gero, 1975) eta Katalin Erauso (Gero, 1976) .

Maquiaveloren Printzea (Elkar, 1986) euskaratu du; zientzia eta pentsamendu itzulpengintzaren eremuan, era berean, François Jacob-en Posiblearen jokoa (Elhuyar-Elkar, 1990); Max eta Eledwig Born-en Zientzia eta kontzientzia aro atomikoan, (Elhuyar-Elkar, 1990) itzuli ditu. Honez gain, Darwin-en gaineko ikerketaren egilea da , Charles Darwin. Eboluzioaren profeta (Gaiak). Testu liburuen idazketan ere parte hartu du, halaber.
 

BIBLIOGRAFIA

--- Charles Darwin. Eboluzioaren profeta | Gaiak
1975 Eneko Aritza | Gero
1975 Amaia | Gero
1976 Katalin Erauso | Gero
1989 Zezenak Euskal Herrian | UEU

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta