Idazleak - Imanol Murua Uria - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Imanol Murua Uria

Imanol Murua Uria (Zarautz, 1966) euskal prentsan aski ezaguna da. Argia eta Jakin aldizkarietako erredaktorea izan da, baita Euskaldunon Egunkarian eta Berrian ere. Bitan jaso du Rikardo Arregi kazetaritza saria eta behin Argia saria. Prentsan idatzitakoaz gain, hainbat libururen egilea ere bada: Suetena Belfasten (Susa, 1966, Humberto Unzueta lagun zuela), Palestina zauritua (Susa, 1998), Geronimo (Elkar, 1999), Euskaltzaindia ekin eta jarrai (Euskaltzaindia, 2009, Joan Mari Torrealdairekin batera), Esan eta egin. Joxe Elorrietari elkarrizketa (Manu Robles-Arangiz Institutua, 2009) eta Loiolako hegiak (Elkar eta Berria, 2010).

BIBLIOGRAFIA

1996 Suetena Belfasten | Susa
1998 Palestina zauritua | Susa
1999 Geronimo | Elkar
2010 Loiolako hegiak | Elkar/Berria
2015 Ekarri armak | Berria-Elkar

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta