Idazleak - Imanol Irigoien Aranberri - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Imanol Irigoien Aranberri

Donostia, 1940.

Altzan eman zituen haurtzaroa eta gaztaroa; 1966ko azarotik 1974ko urria arte, Oñatin. Geroztik Oiartzunen bizi da.

Donostiako Sagrado Corazón Ikastetxean burutu zuen batxilergoa. Latinitate-Humanitateak eta Filosofia, Donostiako Seminarioan (1954-1959). Enpresa Zientzietan lizentziatua da (ESTE-EUTG, 1965).

Literatur lanari dagokionez, olerkigintza jorratu izan du; Argiaren barne-distantziak izan zuen lehen poesia liburua argitaratua. Lizardi saria eskuratu zuen 1988an, bere poema bilduma bakarrean.

1989an Estatuko Kultura Ministerioaren Kritika Saria lortu zuen, poesian.

Poema batzuk zenbait euskal aldizkari edo poesia bildumetan argitaratuak izan dira, hala nola, Hegats, Olerti, Pérgola, Hatsaren poesia olerki bilduman, Pagourte zein Oiartzun urtekarietan.

Poesia itzulpengintzan ere utzi du aztarna: gaztelerara itzulitakoak: Litoral, 204-205 zenb. (Poesía Vasca Contemporánea, 60-67. orr.), Zurgai, 1990-XII (Poetas Vascos, 106. orr.; eta Poesía Vasca, 65. orr.); edota Poema Bonbardaketa Gernikan egitasmoa.

Basquepoetry antologia proiekturako (Susa) bere lau poema aukeratu zituzten Argiaren barne-distantziak liburutik.

Zenbait kolaborazio idatzi ditu egunkari zein aldizkarietan: Euskaldunon Egunkaria, Zehar (Arteleku / Gipuzkoako Foru Aldundia), 12. 1991-IX-X; 7-8. orr.; eta 13. 1991-XI-XII; 7-8 orr.) boletinetan.

Artikuluak moldatu izan ditu, era berean, Oiartzun eta Pagourte urtekarietan.

Arte katalogoetarako kolaborazioak egin ditu: Jose Migel Zumalabe: Geometria ak argira Koldo Mitxelena Kulturunea, 2003-IV- 2tik 2003-V-18ra); Anton Mendizabal eskulturgilearen katalogoetarako: Hamabi urte. 1993. urtean Oiartzungo Udal aretoa eta Kutxa-Garibai; eta Gure sustraietan, 1999an Ordiziako Udala eta Barrena Kultur Etxea. Era berean, Jose Antonio Irigoien Mitxelena pintorearen erakusketa antologikoaren katalogorako ere (Oiartzungo Aurrezki K. Munizipalaren aretoa, 1982-VIII-2tik 1982-VIII-8ra).

Epaimahaietako partaide izan da literatur lehiaketetan eta Pagoarte Kultur Elkartearen sortzailetako kidea, 1997ko urrian, Anton eta Mikel Mendizabal anaiekin batera.

 

BIBLIOGRAFIA

1989 Argiaren barne-distantziak | Erein

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta