Igor Estankona Bilbao

Igor Estankona Bilbao

Artea,1977.

Zuzenbide ekonomikoan lizentziatua da. Gazte gazterik irabazi zuen Urruzuno lehiaketa, 15 urte zituela. Arratiako Zantzu aldizkarian kolaboratzeaz gainera, Egunkariako Barkatu Ama gazteentzako gehigarrirako artikuluak idazten aritu zen.

Euskadi Irratian ere hainbat kolaborazio egin ditu. Gara eta Deia egunkarietan, literatur kritikari lanetan ibili ohi da.

1998an Anemometroa poema sorta argitaratu zuen, Susaren eskutik. Ondoren, Tundra titulupeko poema liburua plazaratu zuen, Joseba Jaka Literatur Beka bereganatu ondoren.

Atzera