Idazleak - Ibon Sarasola Errazkin - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Ibon Sarasola Errazkin

Donostia, 1946.

Hizkuntzalaria eta idazlea. Lur argitaletxearen sortzaile eta bultzatzailea izan zen 1969-73 urteen bitartean. Literaturari buruzko lanak idatzi ditu, hala nola, Euskal Literaturaren historia, 1971), halaber, poesia idatzi du Poemagintza (1969)eta narraziogintzari ere heldu dio: Jon eta Ane zigarro bat erretzen.

Honez gain, Euskara batuaren ajeak argitaratu zuen 1997an. Halaber, Hauta-lanerako Euskal Hiztegia moduko hiztegiak landu ditu.

Euskaltzain osoa da 1988 urteaz geroztik. Akademian, Orotariko Euskal Hiztegia lanaren arduraduna da Koldo Mitxelena hil zenetik.

2005ean Zehazki hiztegia kaleratu zuen.

BIBLIOGRAFIA

1969 Poemagintza | Lur
1971 Euskal Literaturaren Historia | Lur
1973 Gerra ondoko Euskal Poesiaren Antologia (1945-1964) | Lur
1975 Txillardegi eta Saizarbitoriaren nobelagintza | Kriselu
1975 Euskal literatura numerotan | Kriselu

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta