Ibai Atutxa Ordenana

Ibai Atutxa Ordenana

Ibai Atutxak (Galdakao, 1984) New York eta Bartzelonatik teoria kritikoen tendentzia berriak landu ditu Euskal Herriko diskurtso dominatzaileak aztertzeko. Orain Europa garaikidearen eraikuntza biolentoa ikertzen dihardu.

Unibertsitatean, euskal literatura, literatura konparatua, filosofia garaikidea eta ikasketa kulturalak jorratu ditu, beti ere, klase, arraza, genero eta sexualitateen ikuspuntuak abiapuntu hartuta. Egun, Doktorea da Valentziako Unibertsitatetik eta Doktoregaia Columbiako Unibertsitatean.

2011n eta 2013anTatxatuaren azpiko nazioaz eta Tatxatuaren gaineko nazioaz liburuak argitaratu zituen Utriusque Vasconiae argitaletxean. 2014an Sabotajes de la cultura vasca (Euskal kulturaren sabotajeak) tesia defendatu zuen Valentzian eta orain Transiting Through the Toxic (Toxikoan barrena) liburu-proiektuan ari da lanean

Atzera